92/2017 FORU DEKRETUA, urriaren 4koa. Honen bidez aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Badago Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, euskaraz, ingelesez eta frantsesez jakin beharrari eta burutza bat betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko urriaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

    GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

    Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia:

    –Ikerketa teknologikoko goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 3899 zenbakia duena plantilla organikoan.

    ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

    Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 6253 zenbakia duena plantilla organikoan.

    OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

    Nafarroako Zerga Ogasuna:

    –Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 1153 zenbakia duena plantilla organikoan.

    LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

    Justizia Zuzendaritza Nagusia:

    –Garbitzailea. Bi lanpostu huts, lan-araubidekoak, E mailakoak, 6336 eta 6338 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    –Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 6319 zenbakia duena plantilla organikoan.

    LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

    Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia:

    –Industriako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 6721 zenbakia duena plantilla organikoan.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR