91/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 91/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du zuzendaritza nagusietako eta idazkaritza tekniko nagusietako bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango departamentuko titularraren foru agindua beharko dela.

Urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren zerbitzu eta atalen mailako egitura organikoa onetsi zen. Xedapen iragankor bakarrean adierazten du atalez azpiko maila duten unitate organikoek indarrean dirautela eta gaur egungo izendapenari eta eginkizunei eutsiko dietela, harik eta foru dekretua garatzeko neurriak hartu arte; behin-behinean, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie betetzen ari ziren eginkizunen arabera.

Horrenbestez, bidezkoa da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura bulegoen mailan garatzea.

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren ekainaren 6ko 78/2017 Foru Aginduaren bidez, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen bulegoen mailan; foru agindu horretan ezarritakoaren aldean, honen berritasun nabarmenenak dira, batetik, Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuak eskatzen duela Zuzeneko Laguntzen Kontrolerako Bulegoa sortzea, eta, bestetik, Ondare Zerbitzuak eta Nafarroako Estatistika Institutuak bulego bana kentzen dutela.

Aldeko txostenak daude espedientean, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiarena eta Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiarena.

Hori dela eta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 34.4. artikuluak ematen dizkidan eskudantziekin bat,

AGINTZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

    Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzua

    1. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

    Kudeaketa Administratiboaren Bulegoak, Aurrekontuen Plangintzarako Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Urte anitzeko esparru ekonomikoa urte bakoitzean egin, ezarri eta haren segimendua zuzen egiteko prozedura administratiboak ezartzea.

    2. Urte bakoitzean, hilero-hilero, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan erregulatutako arau fiskalak ez betetzetik datorren arriskuaren berri ematen duten artxibo eta espedienteen informatizazioa eta horietarako sostengu administratiboa ematea.

    3. Aurrekontuen Plangintzarako Atalaren agirien artxiboa kontrolatu eta kudeatzea.

    4. Aurrekoekin loturik esleitzen zaion beste edozein.

      2. ATALA

      Ekonomia eta Finantza Zerbitzua

      2. artikulua. Kobrantza eta Ordainketa Bulegoa.

      Kobrantza eta Ordainketa Bulegoak, Diruzaintza Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:

    5. Unean-unean indarrean diren sistemen bidez, Foru Komunitateko Administrazioaren ordainketa guztiak egitea.

    6. Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen izenean finantza entitateetan irekita dauden kontuen kontrola eta jarraipena.

    7. Eskatzen zaizkion diruzaintza azterketak egitea.

    8. Abal, berme eta gordailuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR