9/2016 FORU DEKRETUA, otsailaren 24koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren bidez xedatu zen Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomo gisa eratzea.

Erakunde publiko hori zerga sistema aplikatu behar duen antolaketa administratiboa da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean eta haren kontura. Lan hori garatzean, beharrezko jarduketa guztiak bete behar ditu tributuak zuzen eta eraginkortasunez kudeatu eta biltzeko, bai eta haiei buruzko arauen zorroztasuna eta errespetu orokorra bermatzeko ere.

Gaur egun, Nafarroako Zerga Ogasunaren antolakuntza eta funtzionamendua abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Estatutuek gobernatzen dituzte.

Une horretatik aitzina, agerian gelditu da egiturazko hainbat aldaketari heltzeko beharra, tributu arloko kontrola, zentzu globalean ulerturik, bulkatzeko xedea modu egokian erdiesteko.

Aldaketa honek irismen puntual edo partikularra dauka, izan ere egun Lur-ondasunen Zerbitzuak egiten dituen funtzioetako bat, hain zuzen ere, egintza juridiko dokumentatuen, ondare-eskualdaketen, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergak likidatzeko irizpenak egitearena, eta zerga horiekin lotutako kudeaketa eta funtzioak zerbitzu bakarrean elkartzean datza, tributu horiek kudeatu eta kontrolatzeko zereginak hobetze aldera. Egituraren eta eginkizunen aldaketa horren xedea da ataza horietarako egitura egokiagoa izatea Zerga Ogasuna bezalako antolakuntza baten barnean, ahalik eta modu sinkronizatuenean funtzionatu behar baitu.

Zuzendari kudeatzailearen eginkizunak osatzeko, erakunde autonomoaren eskumenen esparruan ziurtagiriak jaulkitzekoa esleitzen zaio. Gainera, aldaketa honetaz baliatuz, beharrezkotzat jotzen da arlo teknikoko zuzenketa batzuk ere sartzea, erakunde autonomoko beste zerbitzu batzuetako atazak eta eginkizunak zehaztasun handiagoz finkatzeko.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 24ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak aldatzea.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, honela aldatu dira:

Bat.–12 artikulua. Letra berria.

Letra berria gehitzen zaio artikulu honi:

“x) Ziurtagirien jaulkipena erakunde autonomoaren eskumenekoak diren aferetan.”

Bi.–14.1.h) artikulua.

1. zenbakiko h letra honela idatzita geratuko da:

“h) Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua.”

Hiru.–33. artikulua, lehenengo lerroaldea.

Lehen lerroaldea honela idatzita geratuko da:

“Zerga Kudeaketa Zerbitzuak ondoko eginkizunak izanen ditu bere esparruko tributu guztiei dagokienez:”

Lau.–34. artikulua. Hona testu berria:

“34. artikulua. Zerga Kudeaketa Zerbitzuaren egitura.

Zerga Kudeaketa Zerbitzuak atal hauek ditu:

  1. Enpresa Handien Atala.

  2. Ez-egoiliarren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR