81/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 81/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko irailaren hogeita bederatzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia:

–Fotokonposizioko ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena, eta plantilla organikoan 964 zenbakia.

–Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 848 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia:

–Sistema informatikoetako goi mailako teknikariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, destinoa Sarrigurenen dutenak, eta plantilla organikoan 11261 eta 11262 zenbakiak.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR