80/2015 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez, Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Hona egitura hori: Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia eta Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen duenez, departamentu bakoitzeko titularrak, foru agindu baten bidez, zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan edo eri daudenean edo beste ezintasun bat dutenean haien ordez jarduteko. Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu jakin batzuetarako egiten direnak izan ezik.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean honako hauek izanen dira Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusia aldi baterako ordeztuko duten zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

  1. Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuko zuzendaria.

  2. Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendaria.

  3. Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria.

    Bigarrena.–Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean honako hauek izanen dira Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia aldi baterako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR