79/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

258. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 79/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuak adierazi du beharrezkoa dela lanpostu batzuk sortzea plantilla organikoan, 2020ko lan publikoaren eskaintzan sartu ahal izateko.

Halaber, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontu bat denez, Hezkuntza Departamentuak lanpostu bat moldatzeko planteatu duen aldaketa jaso da, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen lanpostu huts batzuetan espezialitatea eta hizkuntza kentzeari buruzkoa. Aldaketa honek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko urriaren hogeita zortzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak: hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 39410, 39411, 39412, 39413, 39414, 39415, 39416, 39417, 39418 eta 39419 zenbakiak dituztenak.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak: hogeita hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 39420, 39421, 39422, 39423, 39424, 39425, 39426, 39427, 39428, 39429, 39430, 39431...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR