77/2022 FORU DEKRETUA, abuztuaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

171. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 77/2022 FORU DEKRETUA, abuztuaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko abuztuaren hamazazpian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondoren adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

–Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 39974 eta 39975 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Iruñeko ESTNA IBan duena, eta plantilla organikoan 39976 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Sarrigurengo Sarriguren BHIn duena, eta plantilla organikoan 39977 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, destinoa Berriozarko Berriozar DBHIn duena, eta plantilla organikoan 39978 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, elebiduna, euskarazko C1 jakite-maila ezarrita duena, destinoa Agoizko Agoitz DBHIn duena, eta plantilla organikoan 39979 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, destinoa Vianako Del Camino DBHIn duena, eta plantilla organikoan 39980 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, elebiduna, euskarazko C1...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR