75/2022 FORU DEKRETUA, uztailaren 20koa, urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua aldatzen duena, zeinaren bidez ezartzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 75/2022 FORU DEKRETUA, uztailaren 20koa, urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua aldatzen duena, zeinaren bidez ezartzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez (2019ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 7koan), Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen mailaraino.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 21eko 88/2021 Foru Aginduaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren bulego mailako egitura organikoa ezarri zen.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoa urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren V. kapituluan arautzen da, 81. artikulutik 91. artikulura bitarte (foru dekretu horren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen). Kapitulu horrek, ataletan banatuta (1. atala: Eskumenen esparru materiala eta egitura; 2. atala: Komunikazio Zerbitzua - Gobernuaren Eledunaren Bulegoa; eta 3. atala: Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzua), zerbitzuen eta atalen eskumenen esparrua, egitura eta esparru material eta funtzionala garatzen ditu.

Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuaren esparru material eta funtzionalari dagokionez, 88. artikuluak honako hau xedatzen du:

Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:

  1. Nafarroako Gobernuaren protokoloa eta zeremoniala.

  2. Gobernuak erakundeekin, entitateekin eta pertsonekin dituen harreman sozialak.

  3. Nafarroaren errealitatea ezagutarazteko ekimenak antolatzea eta ohiz kanpoko ekitaldietan parte hartzea.

  4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuek euskarri inprimatuan, ikus-entzunezkoan eta digitalean egiten dituzten argitalpenen plangintza eta edizioa koordinatzea, sustatzea eta banatzea.

  5. Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Katalogoko salmenta prezioak baimen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR