72/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

170. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 72/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldaketa garrantzitsuak egiten ditu aurreko arauaren testuan; legearen zioen azalpenean adierazten den moduan, aldaketa horietako asko jatorrizko testuan jasotako neurriak berrikusteko beharrari zor zaizkio, hezkuntza sistema XXI. mendeko erronka eta desafioei egokitzearren, Europar Batasunak eta UNESCOk 2020-2030 hamarkadarako zehaztutako helburuekin bat.

Ikuspegi horri jarraituz, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren testu berriak, atariko tituluan, hezkuntzaren printzipio eta helburuen artean aipatzen du, besteak beste, haurren eskubideak benetan betetzekoa, Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan ezarritakoaren arabera, hezkuntza inklusioa eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren printzipioak aplikatzea.

Horrekin batera, lehenengo eta behin, legeak curriculumaren definizio berri bat ematen du, hura osatzen duten elementuak aipatzen ditu eta adierazten du curriculuma taxutu behar dela ikasleen hezkuntza garapena erraztera bideratuta egin behar dela kontuan hartuz, eta bermatu behar duela haien prestakuntza integrala; orobat, lagundu behar du ikasleen nortasuna osotara garatzen eta prestatzen giza eskubideak guztiz baliatzeko, herritar aktibo eta demokratiko izateko egungo gizartean, eskola uztea ekarri edo hezkuntzarako eskubideaz baliatzeko inolako oztoporik eragin gabe. Ikuspegi horrekin bat, legeak eusten dio jatorrizko testuan jasota zegoen ikuspuntuari, konpetentzietan oinarritutakoari, eta azpimarratzen du aipatutako prestakuntza integralak konpetentzien garapena izan behar duela jomuga nahitaez.

Testu berriak aldatu egiten du gutxieneko irakaskuntzen oinarrizko edukiei dagozkien eskumenen lehengo banaketa, Estatuaren eta autonomia erkidegoen artekoa. Horrela, Gobernuari dagokio, autonomia erkidegoei kontsulta egin ondoren, curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzea, gutxieneko irakaskuntzak osatzen dituztenak, helburuen, konpetentzien, edukien eta ebaluazio irizpideen arloan.

Hezkuntza administrazioak, berriz, beren lurralde esparrurako curriculuma ezartzeaz arduratuko dira, horren barnean sartuta daudela arestian aipatutako oinarrizko alderdiak. Azkenik, ikastetxeek beraiek garatu eta osatu beharko dute, hala dagokionean, etapa eta zikloetako curriculuma, beren autonomiaz baliatuz, legen berean jasotzen den bezala.

Batxilergoko irakaskuntzen antolaketari dagokionez, legearen testu berriak lau modalitate ezartzen ditu: Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak, Arteak eta Orokorra; horrekin batera, modalitateetako ikasgai komunak definitzen ditu. Gobernuak, autonomia erkidegoei kontsulta egin ondoren, aipatutako modalitateen egitura eta ikasgai espezifikoak ezarri behar ditu, bai eta ikasleek ikasi beharreko ikasgai kopurua ere. Ezartzen da, halaber, aukerako ikasgaien eskaintza, eta hezkuntza administrazioei dagokiela haien antolamendua.

Bukatzeko, irakaskuntzen ebaluazioa, mailaz igotzea, titulazioa eta unibertsitateko ikasketetan sartzeko sistema arautu behar duten funtsezko printzipioak ezartzen dira.

Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta haien antolamendua ezartzen dituen apirilaren 5eko 243/2022 Errege Dekretua argitaratu ondoren, Nafarroako Gobernuari dagokio, lege organikoak berak emandako erantzukizuna bere gain hartuta, Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzea foru dekretu honen bidez.

Foru dekretu honek ezartzen ditu etaparen antolaketa, helburuak, xedeak, printzipio orokorrak eta printzipio pedagogikoak. Funtsezko konpetentzien bereganatze-mailaren deskriptore operatiboek ematen dute etaparen helburu, printzipio eta xedeen zehaztapena. Beren autonomia erabiliz, ikastetxeek garatuko dute foru dekretu honetan ezarritako curriculuma eta, hala badagokio, osatuko ere.

Batxilergoa bukatzean izan beharreko funtsezko konpetentzien bereganatze-maila, definizioz, oinarrizko irakaskuntzaren bukaeran ikasleek duten irteera-profilaren jarraipena da. Beste alde batetik, ikasgaietako bakoitzarentzat ezartzen dira etaparako aurreikusitako konpetentzia espezifikoak, bai eta ikasmaila bakoitzerako ebaluazio irizpideak eta edukiak ere, oinarrizko jakintza gisa emanak.

Irakasleei beren lan propioa errazteko, ikaskuntza egoeraren definizio bat proposatzen da eta haren diseinurako orientabide batzuk ematen dira.

Era berean, foru dekretu honetan etaparen antolamenduaren funtsezko alderdi batzuei buruzko beste zenbait xedapen jasotzen dira, hala nola tutoretza, orientazioa, banakako desberdintasunekiko arreta, ebaluazioa eta mailaz igotzeko eta titulaziorako irizpideak.

Horiek horrela, Nafarroako Eskola Kontseiluak txostena egin ondoren, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren hogeita bederatzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

Foru dekretu honen xedea da Batxilergoaren etapako curriculuma ezartzea, eta aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta Batxilergoko irakaskuntzak ematen dituztenetan.

2. artikulua. Curriculuma.

1. Foru dekretu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, curriculuma da hezkuntza jarduna arautzen duten helburuen, konpetentzien (funtsezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak), oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukien, metodo pedagogikoen eta ebaluazio irizpideen multzoa.

2. Ikastetxeek, beren autonomia erabiliz, foru dekretu honetan ezarritako Batxilergoko curriculuma garatuko dute, bai eta, hala badagokio, osatuko ere, eta zehaztapen hori beren hezkuntza proiektuaren parte izanen da; zehaztapen horrek bultzatu eta garatuko ditu herritar aktibo izatera bideratuta eta konpetentzietan oinarrituta dagoen ikaskuntzari dagozkion printzipioak, helburuak eta metodologia.

3. artikulua. Definizioak.

Foru dekretu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira hitz hauek:

  1. Helburuak: ikasleek etapa amaitzean erdiestea espero diren lorpenak, funtsezko konpetentziak bereganatzearekin lotuta daudenak.

  2. Funtsezko konpetentziak: ezinbestekotzat jotzen diren jardunak, ikasleek beren prestakuntza ibilbidean arrakasta bermatuta aurrera egin ahal izateko eta erronka globalei eta tokikoei aurre egiteko bete beharrekoak. Europar Batasuneko Kontseiluak 2018ko maiatzaren 22ko Gomendioan, etengabeko ikaskuntzarako funtsezko konpetentziei buruzkoan, ezarritako funtsezko konpetentziak Espainiako hezkuntza sistemara egokitzearen emaitza dira.

  3. Funtsezko konpetentzien deskriptore operatiboak: erreferentzia esparrua, konpetentzia espezifikoak eta funtsezko konpetentziak lotzen dituena, bide ematen duena konpetentzia espezifikoak ebaluatuta funtsezko konpetentzien bereganatze-maila zehazteko.

  4. Konpetentzia espezifikoak: ikasleek zenbait jarduera edo egoeratan bete behar dituzten jardunak, ikasgai bakoitzaren oinarrizko jakintzak beharrezkoak diren jarduera edo egoeretan, hain zuzen ere. Konpetentzia espezifikoak lotura elementu bat dira, funtsezko konpetentzien eta ikasgaietako oinarrizko jakintza eta ebaluazio irizpideen artekoa.

  5. Oinarrizko jakintzak: ikasgai bateko berezko edukiak osatzen dituzten ezagutzak, abileziak eta jarrerak, konpetentzia espezifikoak eskuratzeko ikasi beharrekoak.

  6. Metodo pedagogikoak: irakasleek, kontzienteki eta gogoeta baten ondorioz, antolatu eta planifikatzen dituzten estrategiak, prozedurak, teknikak eta ekintzak; elkarren artean koordinatuta, helburu dute ikasleen ikaskuntza bideratzea helburuak eta funtsezko konpetentziak nahiz konpetentzia espezifikoak lortzera.

  7. Ebaluazio irizpideak: erreferenteak dira, eta egoera edo jarduera batzuetan ikasleengandik espero diren jardun-mailak adierazten dituzte; egoera edo jarduera horiek lotuta daude, ikaskuntza prozesuaren une jakin batean, ikasgai bakoitzaren konpetentzia espezifikoekin.

  8. Ikaskuntza egoerak: ikasleek funtsezko konpetentziekin eta konpetentzia espezifikoekin lotutako jarduerak gauzatzea dakarten egoerak eta jarduerak, konpetentzia horiek eskuratu eta garatzen laguntzen dutenak.

    4. artikulua. Batxilergoa hezkuntza sistemaren esparruan.

    1. Batxilergoak derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntza osatzen duten irakaskuntzetako bat da, beste hauekin batera: erdi mailako Lanbide Heziketa, Arteetako Lanbide Irakaskuntzak, bai Musika eta Dantzakoak bai erdi mailako Arte Plastikoak eta Diseinukoak, eta erdi mailako Kirol Irakaskuntzak.

    2. Bi ikasmaila ditu, zenbait modalitatetan eta, hala dagokionean, bidetan garatzen da eta ikasgai komunen, modalitateko ikasgaien eta aukerako ikasgaien arabera antolatuta dago.

    5. artikulua. Xedeak.

    Batxilergoaren xedea da ikasleei prestakuntza, adimen eta giza heldutasuna, ezagutzak, eta trebetasunak eta jarrerak ematea, eginkizun sozialak garatzeko eta bizitza aktiboan erantzukizunez eta behar bezalako gaitasunarekin sartzeko aukera izan dezaten. Halaber, etapa honek ahalbidetu behar die ikasleei prestakuntzaren eta lanbidearen arloan etorkizunean ezinbestekoak izanen zaizkien konpetentziak eskuratu eta lortzea, eta goi mailako hezkuntzarako gaitasuna izatea.

    6. artikulua. Printzipio orokorrak.

    1. Batxilergoko ikasketak egiten ahalko dituzte titulu hauetako bat dutenek:

    –Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.

    –Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua.

    –Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua.

    –Kirol teknikari titulua edo goi mailako kirol teknikari titulua.

    2. Ikasleek lau urte eman ditzakete Batxilergoa ikasten, jarraian izan edo ez.

    3. Hezkuntza Departamentuak Batxilergoko ikaspostu publikoen eskaintzaren emendatze...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR