192E/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena aldaketa egituratzaile bat Andosillako Udal Planean, José Miguel Pagola Lópezek sustatua eta hirigintza araudiaren 77. artikuluari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

190. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 192E/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena aldaketa egituratzaile bat Andosillako Udal Planean, José Miguel Pagola Lópezek sustatua eta hirigintza araudiaren 77. artikuluari buruzkoa. Andosillako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Andosillako Udal Planaren hirigintza araudiaren 77. artikuluan atal berri bat sartzea, lurzoru urbanizaezineko eraikuntzen baldintzei buruzkoa, berotegiek bete behar dituzten baldintza bereziak arautzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 669E/2022 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin da, ingurumenaren gaineko eraginik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2022ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea aldaketa egituratzaile bat Andosillako Udal Planean, hirigintza araudiaren 77. artikuluari buruzkoa, José Miguel Pagola Lópezek sustatua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR