71/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira 180, 182, 184, 189, 190, 193, 194, 196, 296 eta 586 eredu informatiboak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 71/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira 180, 182, 184, 189, 190, 193, 194, 196, 296 eta 586 eredu informatiboak. Nafarroako Foru Ogasunak ahalik eta zerga-informazio zehatzena lor dezan, beharrezkoa da hura eguneratzea une bakoitzeko errealitatearen arabera, eta aldi berean saiatzea zergapekoek informazioa emateko duten betebeharra betetzeko lana ahalik eta erosoen izan dadin.

Horregatik, zenbait aldaketa egin behar dira araudian, hain zuzen ere, informazio betebehar jakin batzuk betetzeko eman behar den informazioari buruzkoan. Komeni da aldaketa horiek modu integratzaile batean egitea, arau bakarrean, hobeki bermatzeko zergapekoek badutela egindako aldaketen berri, eta aldaketa horiek ez gelditzeko arau desberdinetan sakabanatuak.

Hauexek dira foru agindu honetan jasotzen diren aldaketa nabarmenenak:

Lehenengo artikuluaren bidez, aldatu egiten da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak abenduaren 19an emandako 157/2017 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez 180 eredua onetsi zen, “Ondasun higiezinen errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena; atxikipenak eta konturako sarrerak pertsona fisikoen errentaren gaineko, sozietateen gaineko eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergetakoak dira, establezimendu iraunkorrei dagozkienak” izenekoa. Aldaketaren xedea da subjektu gehiagori ezartzea eredu hori aurkeztu beharra, eta, horri esker, informazioa lortzea sozietate publiko instrumental baten bidez errentamendua egiten duten etxebizitzetako titularrei ordaindutako etekinei buruz. Errentamendu mota hori Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 13. artikuluan arautua dago, baita etxebizitzen arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 77. artikuluan ere. Izan ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren berrogeita hamaseigarren xedapen gehigarriaren arabera, atxikipena egitetik salbuetsita daude, eta, hortaz, ez daude informazio hori ematera behartuak. Beharkizun hori arautua dago maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.2 artikuluan, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 79.5 artikuluan eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.2 artikuluan.

Bigarren artikuluaren bidez, aldatu egiten da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 8/2013 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitzen jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren aitorpen informatiboaren eredu berri bat (182 eredua). “Konpromiso sozialeko proiektua” izeneko zigilua lortu duten proiektuei aplikatu beharreko zerga pizgarrien ordez mezenasgo sozialerako sistema berri bat ezarri zen. Beraz, kendu egiten da halako proiektuei egindako dohaintzei buruzko informazioa eman beharra.

Hirugarren artikuluaren bidez, aldaketa batzuk sartzen dira azaroaren 25eko 81/2015 Foru Aginduan, zeinaren bidez onetsi baitzen 184 eredua, “Errentak eratxikitzeko araubideko entitateek aurkeztu beharreko urteko aitorpen informatiboa” izenekoa.

Lehenbizi, kendu egiten da 184 eredua paper inprimatuan aurkezteko aukera, eta mantendu egiten da Interneten bidezko bide telematikoak erabiliz edo ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri baten bidez aurkezteko aukera.

Bestalde, aldatu egiten dira jarduera ekonomikoen etekinei buruzko informazio eremuak. Horri dagokionez, oroitarazi beharra dago 2015etik 184 ereduak gastu batzuen xehetasun laburtua eskaintzen duela errentak eratxikitzeko araubideko entitateak jarduera ekonomiko bat garatzen duen kasuetarako, zehazki gastu hauetarako: langileria gastuak, hirugarrenei egindako ondasun eta zerbitzuen eskurapenak, zerga aldetik kengarriak diren tributuak eta, azkenik, zerga aldetik kengarriak diren finantza-gastuak eta beste gastu batzuk. 2019. urteari begira, gastuak xehekiago aurkezteko modua eskaintzen da zuzeneko zenbatespeneko araubidean (arruntean zein erraztuan) egindako jarduera ekonomikoetarako, hauei buruzko informazioa ere jasotzen baita: langileria gastuak, ustiapen kontsumoak, zerga aldetik kengarriak diren tributuak, errentamenduak eta kanonak, konponketak eta kontserbazioa, profesional independenteen zerbitzuak, hornidurak, finantza-gastuak, amortizazioak, hornikuntzak eta zerga aldetik kengarriak diren beste gastu batzuk.

Era berean, kapital higiezinaren etekinen gaineko kontrola errazteko eta handitzeko, errentak eratxikitzeko araubideko entitateen gastu kengarriak xehakatzeko eremu gehiago jasotzen dira, honako hauei buruzkoak: interesak eta gainerako finantza-gastuak, kontserbazioa eta konponketak (kasuan kasuko ekitaldikoak eta aplikatu gabe gelditutako azkeneko lau ekitaldietakoak), tributuak eta gainkarguak, kobrantza zalantzagarriko saldoak, hirugarrenek sortutako kopuruak, aseguru-primak, higiezinaren eta ondasun higigarrien amortizazioa, eta kengarriak diren beste gastu batzuk. Horrekin batera, beste eremu bat sartzen da adierazteko higiezina zenbat egunetan egon den errentan edo zenbat egunez egin den haren erabileraren lagapena.

Aurreko paragrafoetan azaldutako aldaketak, baita arauen aipamenen eguneratze hutsa direnak ere, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen dira, zeinak 81/2015 Foru Aginduaren II. eranskina ordezten baitu.

Laugarren artikuluaren bidez, aldatu egiten da otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua. Agindu horren bidez, batetik, onetsi egin zen 189 eredua, balore, aseguru eta errentei buruzkoa, eta bestetik, eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren, zergadunari, bere baloreen zorroari dagokionez, laguntza emateko sistema berrien funtzionamendu egokirako eskatzen den informazioari egokitzeko.

Horrela, “baloreen kopurua” izeneko eremua aldatzen da, horiek zenbatzeko formula 198 ereduarekin homogeneizatzeko, aitortuak guztira dituen tituluak aitortzearren. Era berean, “baloreen nominala” izeneko eremu berri bat gehitzen da, baloreak identifikatzeko elementu gehigarri bat izateko.

Bosgarren artikuluaren bidez, aldatu egiten da urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, 190 eredua onetsi zen, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako lan etekinen, enpresa eta lanbide jarduera batzuen, sarien eta errenta-egozpen batzuen atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkeztekoa dena. Aldaketa horren helburua da kirol federazioak izatea, eta ez futbol taldeak, arbitraje zerbitzuak emateagatik lan etekin gisa ordaintzen diren errentei buruzko informazioa ematen dutenak. Gainera, B gakoaren barruan 90 azpigakoa gehitzen da, non adierazi beharko baitira amatasuna eta aitatasuna dela-eta jasotako prestazio publikoak, muga izanik, betiere, Gizarte Segurantzak kontzeptu horretarako aitortzen duen gehieneko prestazioa.

Seigarren artikuluaren bidez, aldatu egiten da abenduaren 27ko 223/2011 Foru Aginduaren II. eranskina. Agindu horren bidez 193 eredua onetsi zen, hots, erabili behar dena kapital higigarriaren zenbait etekinengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta, zenbait errentarengatik, sozietateen gaineko zergarako eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko. “Ordainketa” eremua aldatzen da, atzerriko baloreen dibidenduen berri ematean gerta litezkeen akatsak saihesteko, aitorpena egiten duen entitatea Espainiako lehenengo ordaintzailea ez den kasuetarako.

Zazpigarren artikuluaren bidez, aldatu egiten da 194 ereduaren II. eranskina, izena duena “Kapital higigarriaren etekinen kontura eta besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozko errenten kontura egindako sarreren eta atxikipenen urteko laburpena”, eta abenduaren 2ko 146/2016 Foru Aginduaren bidez onetsi zena. Aldaketaren helburua da “Eskualdaketaren, amortizazioaren, itzulketaren, trukearen edo bihurketaren balioa” izeneko eremuari buruzko informazioa eguneratzea, “Eskurapen-balioa” izeneko eremuan dagoen zehaztasun bera sartzeko (gastu osagarriak eragiketari ez kentzea).

Zortzigarren artikuluan jasotako aldaketak 196 eredua ukitzen du, izena duena “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak). Kapital higigarriaren etekinak eta edozein finantza-erakundetako kontuen ondoriozko kontraprestaziotik sortutako errentak, finantza-aktiboen gaineko eragiketetan oinarrituak barne. Horien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak, eta pertsona baimenduen eta edozein finantza-erakundetako kontuen saldoen urteko informazio aitorpena”. Eredu hori azaroaren 24ko 208/2008 Foru Aginduaren bidez onetsi zen. Aldaketaren helburua da, komunikazioen ondorioetarako helbidea eman behar denean, kanpoko helbide bat eman ahal izatea.

Bederatzigarren artikuluaren bidez, aldaketa txiki bat egiten zaio azaroaren 10eko 183/2009 Foru Aginduari, arau baten erreferentzia eguneratzearren (foru agindu horren bidez 296 eredua onetsi zen).

Azkenik, hamargarren artikuluaren bidez, aldatu egiten dira urriaren 13ko 46/2015 Foru Aginduaren eranskineko “Salmentak edo entregak edo autokontsumoak” izeneko atala betetzeko jarraibideak. Foru agindu horren bidez, 586 eredua onetsi zen, “Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburtua” izenekoa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak onetsitako jarraibideetara egokitzearren.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu hau...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR