70/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 70/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Hezkuntza Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak egindako txostenean adierazi du ezin dela horren aldeko txostenik egin. Era berean, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren txostena jaso da, eta bertan adierazten da planteatutako aldaketek plantilla organikoan bost lanpostu gehiago sartzea dakartela. Ondorioz, aurrekontuaren I. kapituluan gastu-igoera finkatuko da, eta aldi baterako kontratazioen tasa handituko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko ekainaren hogeita bian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostuak amortizatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten den lanpostua amortizatzen da. Zuzkidura ekonomikoa du indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 38982 zenbakia duena.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR