7/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala eta Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 7/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala eta Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa onesten dituena. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 22ko 39/2022 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa eta Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala onetsi ziren.

Nafarroako Errepideen Katalogo berria egiteko, Tokiko Sarean errepide bakar bat sartzea erabaki denez, zerrenda berria ematen da argitara. Zerrenda horretan aurrekoan zegoen akatsen bat zuzendu da, baina aldaketa adierazgarririk egin gabe.

2022ko Errepideen Katalogoaren eta 2023koaren arteko alderatzea, km kopuruan, sare motaren arabera:

KM-EN LABURPENA, ERREPIDE MOTEN ARABERA 2022. URTEA 2023. URTEA
AUTOBIDEAK 118,25 118,25
AUTOBIAK 223,74 223,74
BIDE BIKOIZTUAK 26,33 26,33
PRESTAZIO HANDIKO ERREPIDEAK 62,87 62,87
EDUKIERA HANDIKO BIDEAK, GUZTIRA 431,19 431,19
INTERES OROKORREKO ERREPIDEAK 213,48 213,48
FORU KOMUNITATEKO INTERESEKO ERREPIDEAK 1.022,08 1.022,08
TOKIKO ERREPIDEAK 2.250,15 2.253,00
ERREPIDE ARRUNTAK, GUZTIRA 3.485,71 3.488,56
NAFARROAKO ERREPIDE SAREA, GUZTIRA 3.916,90 3.919,75
Bi katalogoen arteko aldea, kilometro kopuru guztizkoari dagokionez, +2,85 km-koa da, 2023koan gehitu baita tokiko errepide berriaren luzera

Zeharbideen Inbentarioan, berriz, ez da inolako aldaketarik izan 2022an argitaratu zenarekin alderatuta, eta beraz ez da jendaurrean jarriko.

2022ko Zeharbideen Inbentarioaren eta 2023koaren arteko alderatzea:

ZEHARBIDEEN KM-EN LABURPENA, SARE MOTEN ARABERA 2023. URTEA 2023. URTEA
INTERES OROKORREKO SAREA, eta APR (N-121-A) 13,12 13,12
FORU KOMUNITATEKO INTERESEKO ERREPIDEEN SAREA 58,90 58,90
TOKIKO SAREA 145,55 145,55
ZEHARBIDEEN LUZERA, GUZTIRA 217,57 217,57
Zeharbideen kopurua 441 441
Zeharbideak dituzten herrien kopurua 308 308
Zainketa Zerbitzuak Nafarroako Errepideen Katalogoa eta Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa eguneratzeko proposamena egin du, eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak Nafarroako Errepideen Mapa Ofizialaren proposamena prestatu du

Hori horrela, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 4.3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Foru agindu honen eranskinean ageri den Nafarroako Errepideen Katalogoa eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR