67/2021 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin-behinekoz onesten duena: “NA-1110 errepidean, 39+700 k.p.an, Aiegin (Nafarroa), Iratxeko monasterio ingurura sartzeko biribilgunea egiteko proiektua”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

266. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 67/2021 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin-behinekoz onesten duena: “NA-1110 errepidean, 39+700 k.p.an, Aiegin (Nafarroa), Iratxeko monasterio ingurura sartzeko biribilgunea egiteko proiektua”. Proiektuaren xedea da biribilgune bat eraikitzea NA-1110 errepidean, 39+700 k.p.an, Aiegiko udal-mugartean, Iratxeko monasteriorako eta upategirako sarbidea, eta kirol instalazioetara joateko bidea erregulatzeko.

Gaur egun dauden bidegurutze guztiak (Iratxeko monasterioa, upategia eta kirol instalazioetara doan bidea) T itxurako bidegurutzeak dira; ez dute erdiko erreirik ezkerrera biratzeko, eta azelerazio eta dezelerazio erreirik ere ez.

Egin asmo den jarduketaren oinarrizko xedea da sarbide guztiak bidegurutze bakarretik bideratzea; bidegurutze hori biribilgune itxi bat izanen litzateke, 18 metroko erradioa izanen luke galtzadaren barrualdean eta 25 metrokoa kanpoaldean, eta bertan bat eginen du NA-1110 errepidetik eta gainerako bideetatik heldu den zirkulazioak. Jarduketaren guztirako luzera, NA-1110 errepideari dagokionez, 200 metro ingurukoa da.

Biribilgunerako eta bertara heldu diren bideetarako egin asmo den trazadura, oinplanoan zein altxaeran, egun dagoenera egokitzeko ahalegina egin da, gaur egungo plataforma ahalik eta gehien baliatze aldera. Horretarako aintzat hartu dira, inguruaren topografia, bertan dauden zerbitzuak, egungo sarbideak eta baita errepideko trafikoa ez etetea ere.

Biribilgunearen zeharkako sekzioa osatzen dute, 7,0 metroko zabalera duen errei batek, 1,0 metroko kanpoaldeko bazterbide batek, 3,0 metroko barneko bazterbide batek eta zintarri beheratua barne 3,25 metroko barneko berma zolatu batek.

Gainerako bideetan, berrituko diren tarteetan, erreiaren zabalera 3 metrokoa izanen dela zehaztu da, eta metro bateko zabalerako bazterbidea izanen duela bi alboetan. Zabalera hori estutuz joanen da bat egiten duten guneetan, lehendik dauden bideen ezaugarri geometriko berberetara iritsi arte (2,50 metroko zabalera gutxi gora behera).

Proiektuak barne hartzen ditu halaber, berrezartzea telefonia, gas, eta hornidura zerbitzuak, argiteria publikoa eta autobusentzako geraleku bat.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR