65/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

123. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 65/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak jakinarazi du bere plantilla organikoa aldatu behar duela, erakundeak dituen benetako beharretara egokitzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko ekainaren hamaseian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Zuzendari teknikoa: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 8289 zenbakia duena.

–Sukaldaria: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Iruñeko El Vergel zahar etxean duena, eta plantilla organikoan 61543 zenbakia.

–Sukaldariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, destinoa Ninia-Etxea haur eskolan dutenak, eta plantilla organikoan 5916 eta 63285 zenbakiak.

–Sukaldaria: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Santa Teresa Haur Eskolan duena, eta plantilla organikoan 64775 zenbakia.

–Haur hezitzaileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, destinoa Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolan dutenak, eta plantilla organikoan 2998 eta 3000 zenbakiak.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR