64/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, martxoaren 10eko 90/2015 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez arautu baitzen nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (SIGPAC) eta ezarri baitziren hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

136. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 11 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 64/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, martxoaren 10eko 90/2015 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez arautu baitzen nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (SIGPAC) eta ezarri baitziren hura Nafarroan kudeatzeko arauak. Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 68. artikuluak nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema aipatzen du kudeaketarako sistema integratuaren elementuen artean. 70. artikuluak dioenez, identifikazio sistema hori Batasuneko kide diren estatuek ezarri behar dute katastroko agiriak edo mapak edo bestelako baliabide kartografikoak oinarri harturik, informazio geografikorako sistema informatikoetan erabiltzen diren teknikak erabiliz.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 90/2015 Foru Aginduaren bidez, arautu zen nekazaritzako lurzatien informazio geografikoko sistema (SIGPAC), eta hura Nafarroan kudeatzeko arauak ezarri ziren.

Abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretuak nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema arautzen du (SIGPAC delakoa), gutxieneko irizpide batzuk ezartzearren bermatzeko ezen kudeaketa tresna horrek egoki funtzionatzen duela kudeaketa eta kontrolerako sistema integratuaren esparruan eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza araubide batzuetan, azalerarekin zerikusia dutenetan, hain zuzen ere.

Urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez, berariazko xedapen batzuk ezarri dira abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeari buruzkoak, 2021. eta 2022. urteetan aplikatzeko. Besteak beste, aldaketa batzuk ezartzen ditu SIGPAC sistema arautzen duen abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretuaren 7. artikuluan, eta, horrenbestez, aldaketa horiek foru araudira ekarri behar dira.

Zehazki, SIGPAC sisteman beharrezko aldaketak egiteko prozesua arintzearren, ahalbidetu nahi da administrazio eskudunak ofizioz egin ahal izatea zenbait kontrolen emaitzetan oinarrituz eskaera bakarra aldatzearen ondoriozko SIGPACeko aldaketak. Artikulu horren aldaketarekin, orobat, aukera ematen da SIGPAC sistemari egiten zaizkion alegazioak aurkeztu ahal izateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR