64/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana. Honen bidez izendatzen dira departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala edukiko dituzten pertsonak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak, berriak baitira, orain dela gutxi hartu dute indarra eta horrek egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea; nahitaezko modua da pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetan. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela Administrazio Publikoek. Gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dute, beren izaera juridikoaren arabera. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik komeni da departamentu eta menpeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea, baita Nafarroako Gobernuarena berarena ere, zenbait aplikaziotara sartzeko, baldin horien kudeaketa haietako bakoitzari badagokio.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak Erabakia hartu zuen 2017ko martxoaren 29an, zeinaren arabera kontseilariei baimena ematen zitzaien departamentu eta erakunde autonomo bakoitzaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar dituzten pertsonak izendatzeko. Halaber, erabaki zen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak ahalmena izatea Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala izateko pertsona edo pertsonak izendatzeko.

Orobat, xedatzen da ezen, betiere, hala egindako izendapenak noiznahi ere erreboka daitezkeela.

Hortaz, Olga Artozqui Morrásek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusi den aldetik, eta Alicia Paz Gordok, Argibide eta Erregistro Bulegoko arduradun den aldetik, izan behar dute izendatutako pertsonak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko. Orobat, Alicia Paz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR