63/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren ondorioz berariazko prebentzio neurri apartekoak ezartzen dituena eta Osasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 60/2021 Foru Agindua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

292. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 29a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 63/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren ondorioz berariazko prebentzio neurri apartekoak ezartzen dituena eta Osasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 60/2021 Foru Agindua aldatzen duena. Irailaren 29an Osasuneko kontseilariaren 35/2021 Foru Agindua onetsi zen. Haren bidez bertan behera utzi ziren COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela-eta hartu eta indarrean ziren berariazko neurrien ondoriozko murrizketak. Foru agindu horren hirugarren xedapen gehigarrian ezarri zen baldin eta, edozein arrazoi tarteko izanik ere, Nafarroako Foru Komunitatean aldatzen badira egoera epidemiologikoa eta pandemia orokorraren egungo joera, osasun agintaritzak egoki irizten dizkion osasun arloko prebentzio neurri berariazkoak ezartzen ahalko dituela osasun publikoa babesteko eta COVID-19agatiko kutsatzeak saihesteko asmoz. Horrelakoetan, bete beharko ditu indarrean diren osasun arloko arauetan ezarritako zuhurtasun eta proportzionaltasun printzipioak.

Geroago, Osasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 60/2021 Foru Agindua onetsi zen, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak ezarri baitziren, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela-eta; bertan prebentziorako osasun gomendio batzuk ezarri ziren, bai eta ziurtagiri bat aurkeztu beharraren neurria ere, 12 urteko eta hortik gorako pertsonak lokal eta establezimendu hauetara sartzeko: diskoteken, dantzalekuen, eta ikuskizunetarako kafetegien lizentzia duten lokal eta establezimenduak, lizentzia berezia duten tabernak, 60 jankidetik gorako edukiera duten jatetxeak (unibertsitateetako jantokiak eta enpresako jantokiak izan ezik) eta 1.000 pertsonatik gorako edukiera izanik barneko guneetan egiten diren kultura arloko ekitaldi jendetsuak, jan-edanak eskaintzen direnean. Aipatutako agiriak, osasun zerbitzu publiko batek edo Osasun Departamentuak baimendutako zentro batek emandakoak, egiaztatu behar du haren titularrari eman zaiola COVID-19aren aurkako txertaketaren pauta osoa, baimendutako txertoren batean oinarritua (txertaketa ziurtagiria), titularrak COVID-19arekin lotutako proba diagnostiko negatibo bat duela, azken 72 orduetan egina RT-PCR proben kasuan eta azken 48 orduetan antigenoen testen kasuan (proba diagnostikoaren ziurtagiria), edo titularra COVID-19tik sendatu dela azken sei hilabeteetan, agintaritza eskudunak baliozkotu duen proba diagnostiko baten bidez lortutako emaitza positibo baten ondoren (sendatze ziurtagiria). Foru agindu hori judizialki baimendu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak azaroaren 25eko 164/2021 Autoaren bidez.

Halaber, Osasuneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 1155/2021 Ebazpenaren bidez, osasun arloko prebentzio gomendio garrantzizkoak eman ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz. Gomendio horiek orokorrak ziren, sektore espezifikoei eta Eguberrietako ekitaldiei buruzkoak, eta beren helburua zen birus horrek Nafarroan duen transmisio komunitario handia minimizatzea eta osasun sistemaren egoera zaintzea, batez ere oinarrizko laguntza, osasun etxeak eta zainketa intentsiboetako unitateak, bai COVID-19ak dakarren eskaerengatik, bai COVID-19arekin zerikusirik ez duten beharrengatik; eta aldi berean, helburua zen, noski, gizartearen gehiengoak azken hilabeteetan egin duen ahaleginari esker lortutako suspertze sozial, emozional eta ekonomikoa ahalik eta gehien babestea.

Une honetan, Nafarroako eta Laneko Osasun Publikoko Institutuaren txostenaren arabera, abenduaren 24an, 14 eta 7 egunetara metatutako intzidentzia 1.934,67 eta 1.178,57 kasu dira 100.000 biztanleko, orain arteko altuena eta goranzko joerarekin (1,64ko ratioa). 5-14 urte bitarteko biztanleriak jarraitzen du izaten intzidentzia metatu handiena duena, nahiz eta azken aste honetan beherakada nabarmena egon; baina 15-34 urte bitarteko taldean, aldiz, nabarmen handitu da. Era berean, duela hiru astetik hona, transmisioak pixkanaka-pixkanaka gora egin du eremu sozialean, baina nabarmena dena da jatorri ezezaguna duten kasuen kopuruak gora egin duela.

Abenduaren 21era arte, 1.181.866 txerto-dosi eman dira; 544.690 pertsonak (% 82,4) dosiren bat jaso dute; 544.690 pertsonak (% 80,3) pauta osoa jaso dute; eta 158.539 pertsonak (% 24,2) hirugarren dosi gehigarria jaso dute.

Txostenak adierazten du ezen, seigarren olatuko egoera honetan, OMEk eta ECDCk (Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroa) azaroaren 26an deklaratu zutela omikron aldaera kezkagarria dela. Abenduaren 15ean, ECDCk omikron aldaeraren egungo testuinguruan (delta aldaeraren testuinguruan) izandako larrialdiaren eta eragin potentzialaren balorazioari buruzko dokumentu bat argitaratu zuen, Europar Batasuneko herrialdeetarako eta Europako Ekonomia Arlorako. Egiten duen arriskuaren balorazioa da aldaera hori zabaltzeko posibilitatea oso altua dela; era berean, osasun arretan eduki dezakeen inpaktua ere oso altua dela jotzen da, oso kutsakorra delako, nahiz eta gaixotasun larria eragiteko probabilitatea berdina edo txikiagoa izan. Hitz batez, omikron oso arriskutsua da osasun publikorako.

Osasun Ministerioak, abenduaren 21ean, omikron aldaerak Espainiarako zer arrisku ekar dezakeen ebaluatu du, metodologia horrekin berarekin, eta bere ondorioak berdinak dira.

Horri guztiari gehitu behar zaio badaudela arnas bideetatik barna zabaltzen diren beste birus batzuk, sintzitiala batez ere. Azken birus honen urtaro-olatua aurreratu da, eta aste honetara arte ez da bere goranzko joera apaldu. Gainera, gripearen birusa ere hor dago.

Zirkulazio epidemikoaren intentsitatea oso altua da, sekula ezagutu ez den maila batekoa. Abenduaren 9tik 18ra bitartean jaitsiera mailakatu eta geldo bat gertatu zen, baina arrisku-maila oso handia zen oraindik. Ondoren, beste adierazle batzuek erakusten dute birusaren zirkulazioa handitzen ari dela: eguneko kasuen kopuruak gora egin du nabarmen (hiru egunetan hirukoiztu egin da, ia-ia), ratioa 1,51ra igo da eta COVID-19aren IAPDearen (Infekzio Aktiboaren Proba Diagnostikoa) 7 egunetarako positibotasuna % 20,2 emendatu da.

Hori guztia omikron aldaeraren barreiatzearekin batera gertatzen ari da; izan ere, omikron edukitzearen lagin susmagarrien portzentajeak bider hamar egin du aste batean; % 2,5etik % 28ra pasatu da 49. astetik (abenduaren 6tik 12ra) 50...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR