63/2020 FORU DEKRETUA, abuztuaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

204. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 63/2020 FORU DEKRETUA, abuztuaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa Pathways proiektua bultzatzen ari da, lider gisa, bat eginik Hezkuntza Departamentuarekin, Eskubide Sozialetako Departamentuarekin, Nafarroako Ekonomia Sozialaren Enpresen Elkartearekin eta Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin, eta bazkide izanik Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa. Proiektu horren helburu nagusia da ikasteko estrategia berriak diseinatzea oinarrizko gaitasunen irakaskuntzaren eskaintzaren esparruan, zehazki, kualifikazio baxua duten helduen beharrei egokitutako estrategiak, batez ere hizkuntza eta zenbaki gaitasunak eta gaitasun digitalak gara ditzaten.

Proiektua 2022ra bitarte gauzatuko da, eta Europako Batzordearen VP/2019/005 deialdira aurkeztu zen 2019ko ekainean, EASI programaren PROGRESS ardatzaren barruan. Batzordeak onetsi du, eta bostehun mila eurotik gorako zuzkidura emanen dio.

Horregatik, bidezko da foru dekretu hau onestea, Europako Pathways-EASI proiektuaren koordinatzaile izendatuko den funtzionarioak programak irauten duen bitartean jasoko dituen ordainsariak finkatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko abuztuaren hogeita seian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

1. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Psikologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 3313...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR