60/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak ezartzen baitira COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

270. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 26a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 60/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak ezartzen baitira COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren ondorioz. Irailaren 29an Osasuneko kontseilariaren 35/2021 Foru Agindua onetsi zen. Haren bidez bertan behera utzi ziren COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoa dela-eta hartu eta indarrean ziren berariazko neurrien ondoriozko murrizketak. Foru agindu horren hirugarren xedapen gehigarrian ezarri zen baldin, edozein arrazoi tarteko izanik ere, Nafarroako Foru Komunitatean aldatzen badira egoera epidemiologikoa eta pandemia orokorraren egungo joera, osasun agintaritzak egoki irizten dizkion osasun arloko prebentzio neurri berariazkoak ezartzen ahalko dituela osasun publikoa babesteko eta COVID-19agatiko kutsatzeak saihesteko asmoz. Horrelakoetan, bete beharko ditu indarrean diren osasun arloko arauetan ezarritako zuhurtasun eta proportzionaltasun printzipioak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren txostenak dio 14 eguneko 7 eguneko intzidentzia metatua arrisku oso handiko mailara iritsi dela eta joera nabarmen goranzkoa dela, 1,56ko ratioarekin.

Zirkulazio epidemikoaren intentsitatea handitzen ari da, eta hori argi eta garbi islatzen da, batetik, ratioan (14 eguneko eta 7 eguneko intzidentzia metatuaren ratioa 2 baino nabarmen txikiagoa, 1,38koa hain zuzen ere), eta bestetik, COVID-19aren Infekzio Aktiboaren Proba Diagnostikoen (IAPD) positibotasunean, %2,8koa izatetik %7,6koa izatera igaro baita azaroan.

Intzidentzia metatu handiena 5 urtetik 14 urtera bitarteko populazioan ematen da; azken bi asteetan adin tarte horretan gertatu da hazkunderik handiena, eta haren atzetik 35-54 urteko adin tartean. Aste honetan modu esanguratsuan igo da 55 urtetik 74 urtera bitarteko adin tartean ere.

Horrekin batera, azken bi asteotan batez ere familia- eta eskola-esparruan handitu da transmisioa. Esparru ezezaguneko kasuen kopuruak ere nabarmen egin du gora.

Azaroaren 22an argitaratutako datuen arabera, Nafarroa da intzidentzia tasa metatu handiena duen autonomia erkidegoa, bai 14 egunekoa, bai 7 egunekoa, 100.000 biztanleko 373,56 kasurekin eta 100.000 biztanleko 238,66 kasurekin, hurrenez hurren, eta 1,56ko ratioarekin. Horrek adierazten du nabarmena dela goranzko joera.

14 eguneko eta 7 eguneko intzidentzia metatu hori Estatuko batez bestekoa baino 2,82 eta 3 aldiz handiago da; Estatuan 100.000 biztanleko 132,19 eta 79,09 kasu zenbatu dira, eta ratioa 1,67koa da, eta, joera goranzkoa bada ere, Nafarroan baino apalagoa da.

Adin taldeen araberako 14 eguneko berariazko intzidentzia metatuari dagokionez, Nafarroa lehena da adin talde guztietan, 12-19 urtekoen eta 80 urtetik gorako adin taldeetan izan ezik. Horietan bigarren lekuan ageri da, EAE eta Errioxaren atzetik, hurrenez hurren. Bereziki deigarria da 11 urteko eta hortik beherako pertsonetan neurtu den intzidentzia; batez bestekoa baino lau aldiz handiagoa da, eta gauza bera 20-29 urtekoen eta 30-39 urtekoen taldeetan ere, horietan intzidentzia 2,7 eta 3,2 aldiz handiagoa baita, hurrenez hurren.

Estatistikako Institutu Nazionalaren 2020ko biztanleria datuak hartuta, babes txikiena duen adin taldea 30-39 urtekoena da (%78), eta, ondoren, 20-29 urtekoena (%82,7). Une honetan, 70 urtekoak eta adin horretatik gorakoak hirugarren dosia hartzen ari dira, oroitzapenekoa, eta horrekin batera gripearen aurkakoa. Adin talde horretan %68,9k hartu du aipatu dosia.

Gure erkidegoko datu berrienen arabera, Nafarroan COVID-19ren aurkako txertaketaren pauta osoaren batez besteko eraginkortasuna %66koa da infekzio guztiak prebenitzeko (asintomatikoak eta sintomatikoak), %69koa kasu sintomatikoak prebenitzeko eta %91koa COVID-19ren ondoriozko ospitaleratzeak prebenitzeko. Kutsatzeko arriskua murriztu egiten da baieztatutako kasua eta kontaktu estua txertatuta daudenean, nahiz eta prebentzio neurriak lasaitzeak efektu hori indargabetzen ahal duen.

Datu horietatik ondorioztatzen da txertaketa osoak oso eraginkortasun handia duela ospitaleratzea saihesteko, baina bere eragina apalagoa dela transmisioaren prebentzioan, eta beharbada ez dela nahikoa izanen birusaren zirkulazioa kontrolatzeko.

Azkenik, txostenak gomendatzen du, herritarren %100 txertatzen ahalegintzeaz gain, transmisioa saihesteko banakako prebentzio neurriei eustea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR