6/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira 2020ko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren oinarriak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

35. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 6/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira 2020ko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren oinarriak. Abenduaren 23ko 281/2015 Foru Dekretuaren bidez Vianako Printzea Kulturaren Saria arautzen da. Haren helburua da aintzat hartzea kulturaren edozein arlotan pertsona edo erakunde nabarmenek egindako lana, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.

Foru dekretu horren 3. xedapena betetzeko, bidezko da Vianako Printzea Kulturaren Sariaren 2020ko edizioaren deialdia arautuko duten oinarriak onestea eta argitaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Vianako Printzea Kulturaren Sariaren 2020ko edizioko oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean ageri dira.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 12an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

2020ko Vianako Printzea Kulturaren Sariaren oinarriak

1.–2020ko Vianako Printzea Kulturaren Saria.

Vianako Printzea Kulturaren Sariaren helburua da aintzat hartzea kulturaren edozein arlotan pertsona edo erakunde nabarmenek egindako lana, dela sorkuntzan, ikaskuntzan edo ikerkuntzan, dela kultura hedatu eta sustatzeko lanetan.

2.–Hautagaiak aurkezteko epea eta tokia.

2.1. Proposamenak Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igorriko dira (Navarrería kalea 39, 1.a; 31001 Iruña, Espainia), posta ziurtatuaren bidez, gutun-azalean 2020ko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako dela adierazita. Mezularitza zerbitzuaren bidez igorriz gero, e-mail bat bidali beharko da premioprincipedeviana@navarra.es helbidera, eta igorpenaren berri eman beharko da, proposamenak aurkezteko epearen barnean.

Proposamenak, orobat, e-mail bidez ere aurkezten ahalko dira, premioprincipedeviana@navarra.es helbidean.

2.2...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR