59/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, 2018ko martxoaren 8rako deitutako greba orokorra dela-eta, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen arloan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbait sindikatuk greba orokorrerako deia egin dute 2018ko martxoaren 8rako, kasu batzuetan ordu-tartetan, eta beste batzuetan egun guztirako.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartzen den greba egiteko eskubidea bateragarri egin behar da funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, aipatu eskubidearen erabilera inola ere galarazi gabe, halaxe ulertu baitute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak bai konstituzionalak berak ere.

Gizarte zerbitzuen arloan, zerbitzu batzuek (egoitza zentroak, etxebizitzak eta eguneko arretarako zentroak) berehalako erantzuna ematen dute gizarte-beharreko larrialdietan, izan ere, oinarrizko eta funtsezko arreta pertsonal eta soziala eta laguntza indibiduala, familiarra edo kolektiboa eskaintzen diete egoera ahulean dauden gizarte taldeei, konparazio batera, mendekotasuna duten pertsonei, desgaitasun fisiko, sentsorial edo adimenekoa dutenei, adingabeei, adinekoei, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta gizartetik baztertuta dauden pertsonei.

Laguntza zerbitzu hauen instalazioek oinarrizko beharrak asetzeko zainketa pertsonala behar duen jendea hartzen dute, eta horrek eskatzen du gutxieneko zerbitzuak finkatu beharra, erabiltzaile horiei egunero arreta egokia emateko ezinbestekoak diren zerbitzu, programa eta tratamenduak bermatzeko, funtsezko zainketetan etenik izan ez dadin.

Adierazi beharra dago gizarte zerbitzuetako erabiltzaile horiendako gutxieneko arretaren barruan oinarrizko beharrak asetzeko dauden jarduera guztiak sartzen direla, hala nola, elikadura, baina, baita ere, norberaren zainketaren ingurukoak, komunikazioarenak, joan-etortzekoak, kontrola eta babesekoak.

Gutxieneko zerbitzu hauek finkatzeko orduan, proportzionaltasunaren eta arrazionaltasunaren printzipioez gainera, kontuan hartu behar da zerbitzu horiek ezinbestekoak direla, beren egoera pertsonala dela kausa, oinarrizko beharrak beren kasa eta zuzenean aurrera eraman ezin dituzten herritarrei arreta egokia emateko. Horregatik guztiagatik, justifikatuta dago zerbitzu horiek funtsezkotzat hartzea eta, hortaz, beharrezkoa da deitutako grebak dirauen bitartean zerbitzu horiek osorik betetzea.

Horregatik, Espainiako Konstituzioak 15., 28., 39.4, 43. eta 49. artikuluetan aginte publikoei ezartzen dizkien betebeharrak betez, beharrezkoa da gutxieneko zerbitzuak ezartzea, langileen grebarako eskubidea errespetatuagatik ere, herritarren osasun eta biziaren babesa bermatzen dutenak.

Horrenbestez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR