58/2019 FORU DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 15eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 2904 zenbakia duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Antolaketako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 938 zenbakia duena.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 6927 zenbakia duena.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Irakaskuntzako aholkularia. Lanpostu huts bat, B mailakoa, plantilla organikoan 31735 zenbakia duena.

–Aholkularia. Lanpostu huts bat, C mailakoa, plantilla organikoan 32259 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 31527, 33161 eta 33462 zenbakia dutenak.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, D mailakoa, plantilla organikoan 66964 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

–Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, B mailakoa, plantilla organikoan 5513 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Zerbitzu orokorretako arduraduna. Lanpostu huts bat, D...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR