56/2017 FORU DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 24ko 37/2017 Foru Dekretuaren bidez, zeinak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen baitu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea ezartzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina eguneratu zen, azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jasotzen dena, eta laneko arriskuen prebentziorako teknikariaren lanpostu bat sortu zen.

Une honetan, bidezkoa da dagozkion ordainsariak ezartzea lanpostu horri, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan sartzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko ekainaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Laneko arriskuen prebentziorako teknikariaren lanpostuaren ordainsariak zehaztea.

Laneko arriskuen prebentziorako teknikariaren lanpostuari, C maila, destino osagarri bat (2 indizea) ezartzen zaio, eta C mailari dagokion oinarrizko soldataren %20,61eko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR