53/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 53/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute haien plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Azkenik, egokia da xedapen gehigarri bat sartzea, lan araubideko lanpostu jakin batzuk funtzionarioen araubideko bihurtzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko maiatzaren hemezortzian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

–Erdi mailako tituludunak (administrazioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, C1 euskara-maila duen lanpostu elebiduna, plantilla organikoan 10091 zenbakia duena.

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

–Obra zibileko teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 1877 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

–Goi mailako tituludunak (aldizkako finkoak)*: lanpostu huts bat, aldizka aritzeko lan araubide finkokoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1180 zenbakia duena.

–Administrariak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 1049, 1053...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR