52/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 52/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen bidez, presako neurriak hartu ziren enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko. Lege horren 2. artikuluaren 1. apartatuak aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen du, zeinak barnean hartuko baititu 2020ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan, gutxienez, aldi baterako langileek etenik gabe bete dituzten egiturazko lanpostuak, aurrekontu-zuzkidura baldin badute, egon nahiz ez egon lanpostu zerrendetan, plantilletan edo administrazio publikoek giza baliabideak antolatzeko erabiltzen dituzten bestelako sistemen barnean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako datuak azterturik, eta aipatu legearen artikulu horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat (lege horren bidez, presako neurriak hartu ziren enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko), ondorioztatzen da beharrezkoa dela egiturazko 369 lanpostu plantillan finkatzea, aldi baterako kontratua duten langileek betetzen baitituzte proiektu jakin bati lotuak egon gabe. Horren helburua da 2022ko lan publikoaren eskaintzan sartzea, zehazki, abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokion eskaintzan (lege horren bidez, presako neurriak hartu ziren enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko).

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko 369 lanpostu sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko maiatzaren hemezortzian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

Bat. Plantilla organikoan unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostu batzuk sortzen dira (I. eranskinean jaso dira). Lanpostu horiek behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

Bi. Plantilla organikoan unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostu batzuk sortzen dira, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak (II. eranskinean jaso dira). Lanpostu horiek behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

Hiru. I. eranskinean sortutako lanpostuak honako partida hauen kargura finantzatuko dira: egiturazko lanpostuak, indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluaren azalpen zatian adierazi direnak, finantzatzeko aurreikusi diren partiden kargura.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

I. ERANSKINAUnibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostuak
KIDEGOA ESPEZIALITATEA ARAUBIDEA MAILA
Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak KONPOSIZIOA Funtzionarioen araubidea 39580
Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak MUSIKOLOGIA Funtzionarioen araubidea 39581
Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak PEDAGOGIA Funtzionarioen araubidea 39582
Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak INPROBISAZIOA ETA AKONPAINAMENDUA Funtzionarioen araubidea 39583
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak SUKALDARITZA ETA PASTELGINTZA Funtzionarioen araubidea B 39584
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak ESTETIKA Funtzionarioen araubidea B 39585
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK Funtzionarioen araubidea B 39586
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK Funtzionarioen araubidea B 39587
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK Funtzionarioen araubidea B 39588
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK Funtzionarioen araubidea B 39589
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK Funtzionarioen araubidea B 39590
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK Funtzionarioen araubidea B 39591
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK Funtzionarioen araubidea B 39592
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK Funtzionarioen araubidea B 39593
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK Funtzionarioen araubidea B 39594
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak ILE-APAINKETA Funtzionarioen araubidea B 39595
Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak JATETXE ZERBITZUAK Funtzionarioen araubidea B 39596
II. ERANSKINAUnibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostuak, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak
LANPOSTU HUTSA ARAUBIDEA MAILA
Biologia eta Geologiako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39597
Gorputz Hezkuntzako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39598
Gorputz Hezkuntzako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39599
Gorputz Hezkuntzako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39600
Gorputz Hezkuntzako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39601
Gorputz Hezkuntzako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39602
Gorputz Hezkuntzako irakaslea (IIP) (Euskara) Funtzionarioen araubidea 39603
Filosofiako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39604
Fisika eta Kimikako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39605
Fisika eta Kimikako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39606
Fisika eta Kimikako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39607
Fisika eta Kimikako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39608
Lanerako Prestakuntza eta Orientabideetako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39609
Geografia eta Historiako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39610
Geografia eta Historiako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39611
Geografia eta Historiako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39612
Geografia eta Historiako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39613
Geografia eta Historiako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39614
Geografia eta Historiako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39615
Geografia eta Historiako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39616
Geografia eta Historiako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39617
Geografia eta Historiako irakaslea (FIP) Funtzionarioen araubidea 39618
Geografia eta Historiako irakaslea (IIP) (Euskara) Funtzionarioen araubidea 39619
Geografia eta Historiako irakaslea (IIP) (Euskara) Funtzionarioen araubidea 39620
Ostalaritza eta Turismoko irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39621
Ostalaritza eta Turismoko irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39622
Esku-hartze Soziokomunitarioko irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39623
Esku-hartze Soziokomunitarioko irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39624
Matematikako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39625
Matematikako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39626
Matematikako irakaslea (IIP) (Euskara) Funtzionarioen araubidea 39627
Matematikako irakaslea (IIP) (Euskara) Funtzionarioen araubidea 39628
Teknologiako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39629
Komunitatearentzako Zerbitzuetako irakaslea (IIP) Funtzionarioen araubidea 39630
Gorputz Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39631
Gorputz Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39632
Gorputz Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39633
Gorputz Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39634
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39635
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39636
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39637
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39638
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39639
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39640
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39641
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39642
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39643
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39644
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39645
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen araubidea B 39646
Haur Hezkuntzako maisu-maistra (IIP) Funtzionarioen
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR