52/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Garapen Ekonomikorako kontseilariak maiatzaren 20an emandako 91/2016 Foru Agindua aldatzen duena; foru agindu horren bidez, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezarri eta 2017ko laguntzetarako deialdia onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Garapen Ekonomikorako kontseilariak maiatzaren 20an emandako 91/2016 Foru Aginduaren bidez, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezarri zen (2016ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 31koa).

Foru agindu horren lehenengo xedapen gehigarrian laguntza horien urteko deialdia onetsi zen, 2016. urtekoa hain zuzen. Kontuan harturik berrikuntzari buruz Europatik monitorizatutako adierazleen bilakaera eta deialdi horren ebazpena, ikusi da egoki litzatekeela laguntza horien araubidean aldaketaren bat egitea, Nafarroako ikerketa zentroen eta enpresen garapen esperimentala eta ikerketa-jarduera gehiago sustatzearren eta berrikuntzari loturiko adierazleak hobetzearren.

Zehazki, kontuan harturik eskualde baten berrikuntza maila neurtzeko adierazleak, besteak beste, doktoreen kopurua, argitalpenen kopurua, Europako patenteen kopurua eta lankidetza bidezko berrikuntza direla, doktoreek parte hartzen duten proiektuak, emaitzak argitaratzen dituztenak eta Europako patente bat eskatzen duten proiektuak baloratuko dira. Horrez gainera, laguntzen intentsitatea doitu da, diru-laguntzen banaketa orekatuagoa izan dadin, entitate onuradun gehiago izanen baitira, eta intentsitate hori proiektuaren kalitatearen araberakoa izan dadin, proiektu onenek finantzaketa handiagoa izan dezaten. Era berean, berariazko laguntza-intentsitate bat ezarri da Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroarekin batera kofinantzatutako proiektuentzat.

Gainerako aldaketen xedea da erraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileen parte-hartzea ikerketa proiektuetan, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren sektoreak eguneratzea eta, azkenik, diruz lagundutako I+G proiektuak gauzatzearen gaineko parametro puntuagarriak ez betetzeagatiko penalizazioak arautzea.

Hori helburu, foru agindu honen bidez Garapen Ekonomikorako kontseilariak, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezartzeko, maiatzaren 20an emandako 91/2016 Foru Aginduaren 3., 4., 7., 10., 15. eta 16. artikuluak aldatzen dira.

Foru agindu honetan, orobat, 2017ko laguntzen urteko deialdia onesten da, organo honi eskumenak berarentzat gordetzeko aitortu zaizkion ahalmenak erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Legearen 38. artikuluaren bidez horretarako ahalmena aitortu baitzaio.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Garapen Ekonomikorako kontseilariak maiatzaren 20an emandako 91/2016 Foru Aginduaren 3. artikuluaren 1.1. atala aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

    “1.1. Baldintza hauek betetzen dituzten enpresek:

    1. Lantokia Nafarroan izatea eta bertan egitea diruz laguntzen ahal diren jarduerak.

    2. Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea, hala badagokio, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretan ez egotea.

    Enpresek zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzeko, diru-laguntza eskatzeak berarekin dakar departamentu honi baimena ematea inguruabar hori ziurtatzen duten datuak kontsultatzeko, diru-laguntza ebazten duen proposamena egiten denean.”

  2. artikulua. Garapen Ekonomikorako kontseilariak maiatzaren 20an emandako 91/2016 Foru Aginduaren 4. artikuluaren 1.1. atalaren a) letra aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

    “1.1. Hurrengo 1.2 atalean sartzen ez diren ezagutzaren ikerketa eta zabalkunderako erakunde eta enpresentzat:

    1. Zuzenean proiektuan aritzen diren langileen gastuak (ikertzaileak, teknikariak eta gainerako laguntzaileak), horretan aritzen diren neurrian eta denbora horretan. Gehienez ere 40 euroko diru-laguntza emanen da ordu bakoitzeko.

    Onuraduna enpresaburu indibidual bat baldin bada, eta aukeraren kostua aintzat hartzeko, hau da, I+G proiektuan jardun bitartean pertsona autonomoak ez duela fakturatzen (eta horren ondorioz diru-sarrera txikiagoak ditu), honelako soldata-kostu hauek ezarri dira:

    KUALIFIKAZIOA EUROAK ORDUKO
    Doktoretza 40
    Masterra 35
    Unibertsitateko titulua/Gradua 30
    Lanbide Heziketa edo Batxilergoa 25
    Kualifikaziorik gabea 20
    3. artikulua. Garapen Ekonomikorako kontseilariak maiatzaren 20an emandako 91/2016 Foru Aginduaren 4. artikuluaren 1.1. atalaren d) letra aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da

    “d) Kanpoko kolaborazioen gastuak, izan unibertsitateenak, zentro teknologikoenak edo proiektuari lotutako I+G lanak eta ezagutza teknikoen ekarpenak egiten dituzten beste enpresa batzuenak.

    Kanpoko laguntza ematen duena, hots, ezagutzaren ikerketarako eta zabalkunderako erakundea, ikerketarako erakunde publiko bat, zuzenbide publikoko entitate bat edo I+Gko bestelako erakunde publiko bat baldin bada, diruz lagungarriak izanen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR