50/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 50/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko ekainaren hogeita hiruan egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Administrariak: bi lanpostu huts, lanaldi partzialeko lan araubidekoak, C mailakoak, destinoa Erriberriko “Príncipe de Viana” ikastetxe publikoan dutenak, eta plantilla organikoan 37467 eta 39365 zenbakiak dituztenak.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Lan Harremanetako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3685 zenbakia duena.

–Zerbitzu anitzetako arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Lizarrako Santo Domingo zahar etxean duena, eta plantilla organikoan 2895 zenbakia.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, D mailakoa, destinoa Lizarrako Santo Domingo zahar etxean duena, eta plantilla organikoan 2829 zenbakia.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Cordovillan duena, eta plantilla organikoan 34910 zenbakia.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR