5/2020 FORU LEGEA, martxoaren 4koa, Nafarroako 220rako Aurrekontu orokorrei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 5/2020 FORU LEGEA, martxoaren 4koa, Nafarroako 220rako Aurrekontu orokorrei buruzkoa. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

    Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

    FORU LEGEA, NAFARROAKO 2020RAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA.

    1. TITULUA

      Kredituak eta horien aldaketak

    2. KAPITULUA

      Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

  2. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

  3. Onetsi egiten dira Nafarroako 2020rako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

    1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontua.

    2. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

    3. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

    4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

    5. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

  4. Halaber jasotzen da Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren aplikazio esparruan dauden beste subjektu eta entitate batzuen aurrekontuei buruzko informazioa, lege organiko horren 6.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

  5. artikulua. Kredituen eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

  6. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetze aldera, onesten dira 4.573.798.028 euroko zenbateko bateratua duten kredituak.

  7. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan jasorik agertzen dira aurrekontu ekitaldi honetan likidatu asmo diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak; hain zuzen ere, 4.573.798.028 euro egiten dute, bateratuta.

  8. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat, gastu ez-finantzarioaren muga 3.434.611.608 eurokoa da, diru-sarrera ez-finantzarioen, kontabilitate nazionaleko doikuntzen eta baimendutako defizitaren batura gisa, behin Toki Ogasunen Funtsa eta Estatuarentzako ekarpena deskontatu ondoren.

    1. KAPITULUA

    Aurrekontu-kredituen aldaketa

  9. artikulua. Aurrekontu-kredituen aldaketa.

    Aurrekontu-kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.

    Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko partiden arteko funts mugimenduak, baldin eta, partidetan agertzen diren kredituek helburu bera izanik, partida ezberdinetan kokatuta badaude Europar Batasunak gastuen erabilera hobeto kontrolatzearren halaxe eskatzeagatik, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.

    Partida zer departamenturi dagokion, departamentu horren titularrak izanen du funts-mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Partida bi departamenturi badagokie, eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek adostasuna eman ondoren.

  10. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontu-aldaketak.

  11. Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, zilegi izanen du beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak baimentzea, Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ekitaldian zehar ahalik eta hobekien betetzekoak, jarraituz Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak ondoren eginiko aldaketei. Aurrekontu-aldaketak gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

  12. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten partidetan eragin zuzena duen kreditu-aldaketa oro egiteko, aldez aurretik Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.

  13. artikulua. Kreditu-gehikuntzak.

    Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko 1. apartatuko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, zabalgarritzat joko dira, 2020ko ekitaldiari dagokionez, helburu hauek dituzten partidek edo aipatu helburuetara bideraturik ekitaldian zehar sortu beharrekoek: terrorismoaren biktimak edo indarreko araudian zehaztutako motibazio politikoko ekintzen biktimak aintzatestearen eta horiei kalte-ordainak ematearen ondorioz onets litezkeen dirulaguntza eta maileguak emateko partida guztiek, bai eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketari dagozkion partida guztiek ere.

    Aurrekoez gainera, ondorengoak ere zabalgarriak izanen dira:

  14. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko partida hauek:

    1. 020002-04100-1001-921400 partida, “Nafarroako Gobernuko lehendakari ohi, kontseilari ohi eta beste goi-kargudun batzuentzako prestazioak” izenekoa.

    2. 020002-04100-1620-921400 partida, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.

    3. 020002-04100-1800-921400 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzulerak eta beste batzuk” izenekoa.

    4. 020002-04100-1800-921402 partida, “Ordainsari-igoera” izenekoa.

    5. 020002-04100-1810-921400 partida, “Langileen ordainsariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    6. 020002-04100-1820-921403 partida, “Lan istripuengatiko kalte-ordainak” izenekoa.

    7. 020002-04100-2330-921400 partida, “Oposizio-epaimahaiengatiko gastuak” izenekoa.

    8. 020002-04300-1614-211100 partida, “Aldez aurretik erretiroa hartzeagatik eman beharreko kalte-ordainak” izenekoa.

    9. 051000-02100-1800-132100 partida, “Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen aplikazioa” izenekoa.

    10. 051000-02100-2274-132103 partida, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.

  15. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko partida hauek:

    1. 100000-10000-4709-441100 partida, “Audenasa. Merkataritza-politika” izenekoa.

    2. 110003-11530-3101-951100 partida, “Interesak eta kreditu komisioak” izenekoa.

    3. 110003-11530-3400-931500 partida, “Banaketa kontuen eta bestelakoen interesak” izenekoa.

    4. 111002-11300-6002-923100 partida, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.

    5. 111002-11300-6020-923100 partida, “Instalazio berriko eraikinak eta obrak, eta ondare higiezinaren erreforma” izenekoa.

    6. 111002-11300-6020-923104 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.

    7. 111002-11300-6050-923100 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Eraikinetako eta obretako altzariak eta ekipamendua” izenekoa.

    8. 111002-11300-8500-923100 partida, “Sektore publikoko akzioak erostea” izenekoa.

    9. 150000-17000-6094-923400 partida, “Iruzur fiskalaren, ezkutuko ekonomiaren eta aitortu gabeko enpleguaren aurkako plana” izenekoa.

    10. 151000-17330-2273-923400 partida, “Enkargua Tracasa Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta integratzeko zerbitzuak” izenekoa.

    11. 155003-17830-2272-932103 partida, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.

    12. 155003-17830-3501-932100 partida, “Berandutze-interesak sarrera bidegabeen eta zergen itzulketetan” izenekoa.

    13. 160000-17100-2269-941100 partida, “Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak” izenekoa.

  16. Lurralde Kohesiorako Departamentuko partida hauek:

    1. 210001-21100-4609-942300 partida, “Toki entitateentzako konpentsazioa toki tributuetako hobariengatik” izenekoa.

    2. 210001-21100-7609-912200 partida, “Los Arcosko eraikinaren exekuzio subsidiarioa” izenekoa.

    3. 220000-22000-6010-453300 partida, “Prezio-berrikuspena” izenekoa.

    4. 220003-22200-2090-453200 partida, “A-12 Iruña-Logroño autobiaren kanona” izenekoa.

    5. 220003-22200-2090-453202 partida, “A-21 Pirinioetako autobiaren kanona” izenekoa.

    6. 220003-22210-6010-453305 partida, “Errepide sarearen zainketa eta kontrol zentroa” izenekoa.

    7. 220003-22210-6010-453306 partida, “Zoruak sendotzea” izenekoa.

    8. 220004-221000-4400-452100 partida, “Transferentzia arrunta, INTIA” izenekoa.

    9. 220004-22100-4700-452100 partida, “Nafarroako Ubidearen ureztaketen kanona. Handitzearen 1. fasea” izenekoa.

  17. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko partida hauek:

    1. 320000-32100-4809-261400 partida, “Etxebizitzen errentarientzako dirulaguntzak” izenekoa.

    2. 320000-32100-7800-261400 partida, “Etxebizitzaren arloko jardueretarako dirulaguntzak eta subsidioak” izenekoa.

  18. Hezkuntza Departamentuko partida hauek:

    1. 400000-41000-1220-322000 partida, “Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak” izenekoa.

    2. 400000-41000-1800-322000 partida, “Zerbitzuen aitortza, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.

    3. 400000-41000-1810-322000 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.

    4. 400000-41000-1820-322000 partida, “Epaiak betearaztea eta beste kalte-ordain batzuk” izenekoa.

    5. 410001-41800-7609-325119 partida, “Arbizuko Udalarentzako transferentzia, 0-3 ikastetxea eraikitzearen ondoriozko zorra ordaintzekoa” izenekoa.

    6. 410002-41610-4609-322000 partida, “Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako transferentzia” izenekoa.

    7. 410002-41610-6081-322000 partida, “Eskola-testuliburuen doakotasunerako plana” izenekoa.

    8. 410002-41610-7811-322000 partida, “Eskola-testuliburuen doakotasunerako plana” izenekoa.

    9. 410004-41620-2210-324100 partida, “Jantokiak” izenekoa.

    10. 410004-41620-2230-324100 partida, “Eskola-garraioa” izenekoa.

    11. 410004-41620-2230-324102 partida, “Hezkuntza bereziko eskola-garraioa” izenekoa.

    12. 410004-41620-4800-324100 partida, “Eskola-garraiorako banakako laguntzak” izenekoa.

    13. 410004-41620-4800-324102 partida, “Jantokietarako banakako laguntzak” izenekoa.

    14. 410004-41620-4800-324103...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR