5/2017 FORU LEGEA, maiatzaren 9koa, Kreditu berezia ematekoa garraioaren hiriko finken balio justua ezartzeari buruzko epaiari aurre egiteko, eta Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 24/2016 Foru Legea aldatzekoa, kreditu hori zabalgarritzat jo dadin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KREDITU BEREZIA EMATEKOA GARRAIOAREN HIRIKO FINKEN BALIO JUSTUA EZARTZEARI BURUZKO EPAIARI AURRE EGITEKO, ETA NAFARROAKO 2017KO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO ABENDUAREN 28KO 24/2016 FORU LEGEA ALDATZEKOA, KREDITU HORI ZABALGARRITZAT JO DADIN.

ATARIKOA

Nafarroako Desjabetze Epaimahaiak erabaki bat hartu zuen 2008ko apirilaren 30ean, finka baten balio justua ezartzeari buruzkoa, Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko UPSaren proiektua gauzatzeko helburuaz. Nafarroako Administrazio Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan erabaki horren kontra aurkeztutako 555/2008 errekurtsoari buruz eman zen 23/2013 epaia betearazteko piezan, auto bat eman zen 2015eko martxoaren 24an, eta haren kontra berraztertzeko bi errekurtso aurkeztu ziren. Azkenik, errekurtso horiek ezesteko, aipatutako pieza berean beste auto bat eman zen, 2016ko otsailaren 2an, eta honen kontrako 776/2016 kasazio-errekurtsoa Auzitegi Gorenak ezetsi egin zuen, 22/2017 epaiaren bidez.

Epai horrek dakarren ordainketari aurre egiteko, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (Nasuvinsa) enpresa publikoak kasuko funts-hornikuntza eskatu du.

Espediente hauek ez dira batera tramitatzen ari, eta honako hau epaietako lehenbizikoa da. Nasuvinsak epaitik eratorritako ordainketaren parte bati aurre egin ahal izateko, bidezkoa da gastu partida bat sortzea 2017ko aurrekontuan, 25 milioi eurokoa, eta izaera zabalgarria ematea partida horri, urtean zehar epai guztiak kontrako suertatuz gero partida hori behar adina krediturekin finantzatu ahal izateko, halatan.

Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorrek erantsia duten oroitidazkiko 2. ataleko 13. puntuan hau dago ezarrita: “13. Garraioaren Hiriaren gaineko epaia. “Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Plana” izeneko proiekturako desjabetutako finken balio justuari buruz Auzitegi Gorenak emandako epaiak betearazteko 17 prozesu daude abian. Auzitegi Gorenaren epaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren interesen kontrakoa izanez gero, ordaindu beharrekoaren zenbatekoak, guztira, 49.198.705,38 euro eginen du. Memoria honen 5. puntuan (“2017ko ekitaldiko kontingentziak eta kontingentzia funtsa”) atal berezi batean deskribatzen diren beste kontingentzia batzuk ez bezala, kasu honetan, kontuan harturik haren zenbateko handia, eta epaiak zein epetan emanen diren aurreikusterik ez dagoela, ez eta epaiak aldekoak edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR