49/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2022-2023 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatuko duen administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 49/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2022-2023 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatuko duen administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa ezartzen duena. Martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluak honako hau xedatzen du: “Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak urtero ezarriko du zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta, haren balioa ezartzeko, kontuan hartuko dira programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua”.

EINek testuliburuetarako KPIaren aldaketari buruz emandako informazioaren arabera, 2021eko abenduan %1,3koa zen, eta, beraz, onartutako zenbatekoak ehuneko horretan eguneratu behar dira 2022-2023 ikasturterako.

Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuak ezartzen du ikastetxeak, mailegualdi orokorra bukaturik, testuliburu berekin segitzea erabakitzen ahal duela, liburu berria jartzeari uko eginez eta ale berriak jarriz.

Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan, %25 izanen da 2018-2019, 2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan testuliburuak berritu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5, aldiz, testuliburuak berritu zituzten ikastetxeetan. Ale berriak jartzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

Bestetik, aurrez eskaera eta arrazoiak azaltzen dituen txostena eginda, ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte batean batzuk, eta hurrengoan gainerakoak–, eta ez dena urte bakarrean. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egin dezake ikasturte honetan, eta 2023-2024 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte honetan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Aukera horretan, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da harik eta 2022-2023 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR