42/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

184. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 42/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan. ATARIKOA

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren azaroaren 30eko 137/2017 Foru Aginduaren bidez, orduko Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura ezarri zen bulegoen mailan.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Gero, abuztuaren 14ko 89/2019 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, zuzendaritza nagusien mailakoa, eta urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen atalen mailetaraino. Maiatzaren 4ko 30/2022 Foru Dekretuak aipatutako bi foru dekretu horiek aldatu ditu.

Une honetan beharrezkoa da egungo bulegoen eskema departamentuaren egitura berriarekin bat egokitzea, kasu batzuetan bulegoak atxikiz hasiera batekoez bestelako ataletara, eta beste batzuetan, egungo atxikipena mantenduz; hori guztia arau-testu berri batean bildu beharko da, administrazio-unitateen jarduna errazagoa izan dadin eta argitasuna eta segurtasun juridikoa emateko administratuei eta herritarrei.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedea eta egitura orokorra

    1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura eta eginkizunak garatzea, bulegoen mailan.

    2. artikulua. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura eta bulegoen atxikipena.

    Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

    –Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuan:

    1. Europako Programen Jarraipen Bulegoa, Europako Programen Atalari atxikia.

      –Industria Sustatzeko Zerbitzuan:

    2. Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa, aipatu zerbitzuari atxikia.

    3. Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoa, 4.0 Industria Sustatzeko Atalari atxikia.

    4. Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoa, Nekazaritzako Elikagaien Industriak Sustatzeko Atalari atxikia.

      –Lehiakortasunaren Zerbitzuan:

    5. Industria Lurzoruetako Obren Bulegoa, Industria Lurzoruaren Atalari atxikia.

      –Lan Zerbitzuan:

    6. Baimen eta Zehapenen Bulegoa, Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atalari atxikia.

    7. Lan arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa, Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atalari atxikia.

    8. Lan arloko Erregistro Publikoen Bulegoa, Ekonomia Sozialaren Atalari atxikia.

    9. Ekonomia Sozialaren Bulegoa, Ekonomia Sozialaren Atalari atxikia.

      3. artikulua. Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

    10. Sustapenaren eta Behatokien Bulegoa, zuzendaritza nagusi horri atxikia.

      –Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan:

    11. Ikuskapen Bulegoa, Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari atxikia.

    12. Enpresen Bulegoa, Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atalari atxikia.

      –Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuan:

    13. Nazioarteko Proiektuen Bulegoa, zerbitzu horri atxikia.

    14. Administrazio Jasangarriaren Bulegoa, zerbitzu horri atxikia.

      4. artikulua. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

      –Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzuan:

    15. Euskarri Digitalen Bulegoa, Turismoko Marketinaren Atalari atxikia.

      –Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuan:

    16. Ikuskapen Bulegoa, zerbitzuari berari atxikia.

    17. Turismo eta Merkataritza arloko Laguntzen Bulegoa, Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atalari atxikia.

    18. Merkataritza eta Artisautza Jardueren Bulegoa, Merkataritza eta Artisautza Antolatzeko eta Laguntza Ekonomikoen Atalari atxikia.

      –Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuan:

    19. Lehiaren Ikuskapenerako, Sustapenerako eta Defentsarako Bulegoa, Merkatuaren Kontrolerako, Sustapenerako eta Lehiaren Defentsarako Atalari atxikia.

      –Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuan:

    20. Zeharkako Proiektuen Koordinazio Bulegoa, Turismoko Produktuen eta Lurralde Jasangarritasunaren Atalari atxikia.

      5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      Idazkaritza Nagusiak honako bulego hauek ditu:

    21. Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalari atxikia.

    22. Turismo eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalari atxikia.

    23. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa, Modernizazioa Bultzatzeko Atalari atxikia.

  2. KAPITULUA

    Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

    6. artikulua. Europako Programen Jarraipen Bulegoa.

    Europako Programen Atalari dago atxikia Europako Programen Jarraipen Bulegoa, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Espedienteak eta proiektuak tramitatzeko kudeaketa eta koordinazio lanak egitea Europako Batzordearen aurrean ziurtatzeko, Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) programa eragileen barruan.

    2. Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) programa eragileen finantza-adierazleen eta produktibitate-adierazleen exekuzioaren jarraipena egitea.

    3. Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) programa eragileetako diru-sarreren kontrola.

    4. Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak.

      7. artikulua. Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa.

      Industria Sustatzeko Zerbitzuari dago atxikia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR