46/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zenbait produktu energetikoren azken prezioaren aparteko eta aldi baterako hobaria kudeatu eta itzultzeko prozedura arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

73. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 12a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 46/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zenbait produktu energetikoren azken prezioaren aparteko eta aldi baterako hobaria kudeatu eta itzultzeko prozedura arautzen duena. Ukrainaren kontrako eraso militarrak eragin duen erregaien prezioaren gorakadak enpresa eta familietan izan duen inpaktua berehalakoan apaltzeko xedearekin, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko plan nazionalaren esparruan presako neurriak hartzeko martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege-dekretuaren bitartez arautzen da, besteak beste, petrolio-produktu energetiko batzuen prezioan aparteko eta aldi baterako hobari bat egitea. Horrela, energia iturri horien mendetasun handia duten ekonomia-sektoreetako enpresetan, eta, bereziki, garraioaren sektorekoetan, berehala nabarituko dute apaltzen hasiko direla beren egoera ekonomikoan ohiz kanpoko eta bat-bateko prezioen igoerak izan dituen ondorioak. Hobaria gainerako herritarrengana hedatzearen helburua da testuinguruak, zuzenean eta zeharka, etxeko ekonomietan eragiten duen inpaktua murriztea, Ukrainari eraso egin aurretik ere energiaren prezioen garestitzeak eta COVID-19aren krisiak oraindik dituen ondorioek nabarmen erasan baitiete.

Hobariaren bideragarritasuna bermatzeko eta hura ahalik eta azkarren inplementatzen dela ziurtatzeko, ezinbestekoa da haren kudeaketan elkarlanean aritzea txikizkako erregaien hornidura-instalazioen ustiapen-eskubideen titularrekin, bai eta hobariaren xede diren produktuen azken kontsumitzaileei zuzeneko salmentak egiten dizkieten enpresekin ere. Horrela, kontsumitzaileek, hau da, hobariaren onuradunek, haren eragina ezagutu eta zuzenean egiaztatzen ahalko dute produktuak erostean; kasu guztietan, elkarlanerako ereduaren jasangarritasuna bermatuko da konturako aurrerakinen eta itzulketen sistema eraginkor baten bidez.

Bestalde, hobariaren kudeaketan laguntzen dutenek egindako hobarien itzulketa eskatzen ahalko dute, bai eta konturako aurrerakin bat ere, 2022ko apirilaren 15a baino lehen. Aurrerakin horren zenbatekoa, aipatutako Errege Lege-dekretuaren 15. artikuluaren 4. apartatuaren arabera, hobari horren eremu objektiboan sartutako produktuen hileko batez besteko bolumenaren % 90ari legokiokeen hobariaren gehieneko zenbatekoa adinakoa izanen litzateke, laguntzaileak 2021eko ekitaldian saldutakoaren arabera, aipatutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR