44/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 29koa. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren eskaintza onesten da 2016. urterako, Administrazio Erroari eta Osasun Departamentuari dagokienez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko urriaren 29ko 48/2015 Legeak, beren artikulu multzoan, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak ezartzen ditu, eta jarduera publikoaren sektore jakin batzuetan aplikatzen ahal diren salbuespenak. Horretarako, gehienezko ordezkatze-tasa finkatzen du.

Nafarroako Foru Komunitateko plantillaren bilakaera azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu Legean ezarritako ordezkatze-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da ezen lan publikoaren 2016ko eskaintza, guztira 298 lanpostukoa (100 lanpostu Administrazio Erroan, 192 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, eta 6 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan) langileen 2015eko ordezkatze-tasari dagokiola, aipatu 48/2015 Legearen 20. artikuluan ezartzen den bezala.

Azterketa egokiak egin ondoren baliabideak departamentuen eta erakunde autonomoen beharretara egokitzeko, beharrezkoa da lan publikoaren 2016ko eskaintza egitea.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak eta Osasun Departamentuak, horretaz kontsulta eginik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaiari, proposamena egin diote Nafarroako Gobernuari, guztira 298 lanpostuko lan publikoaren eskaintza onesteko: 100 lanpostu Administrazio Erroan, 192 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, eta 6 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 29ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Lan publikoaren eskaintza.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza onesten da 2016. urterako, 298 lanpostu betetzeko. Langileen 2015eko ordezkatze-tasari dagokio.

    Hauek dira lanpostuen ezaugarriak:

    Garapen Ekonomikorako Departamentua

    Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

    –Administrazio Publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa). Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 7458, 7525 eta 10083 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 9806 zenbakia plantilla organikoan.

    Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusia

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 8178 zenbakia plantilla organikoan.

    Eskubide Sozialetako Departamentua

    Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia

    –Gizarte-langileak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 2871, 3201 eta 6565 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

    –Psikologoak. Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 3263, 3298, 5852, 7024, 7532, 7533, 8351 eta 9825 zenbakiak plantilla organikoan.

    –Gizarte-langileak. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 2870, 6568, 8326 eta 8623 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR