43/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 9ko 121/2013 Foru Agindua, gasolio profesionala kontsumitzeagatik hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala egiteko prozedura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

72. ALDIZKARIA - 2022koapirilaren11 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 43/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 9ko 121/2013 Foru Agindua, gasolio profesionala kontsumitzeagatik hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala egiteko prozedura ezartzen duena. Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren laugarren xedapen gehigarriarekin bat, Foru Komunitateak behar diren arauak eman arte, abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 52 bis artikulua aplikatuko da Nafarroan, bertan arautzen baita erabilera profesionaleko gasolioari dagokionez ordaindu edo jasandako hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa partziala.

Foru Komunitateko Zerga Administrazioak zergaren itzulketa partziala egiteko prozedura apirilaren 9ko 121/2013 Foru Aginduan jasota dago. Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35.5 artikulua betez, foru agindu horretan ezartzen da erregulazioa, otsailaren 19ko HAP/290/2013 Aginduan lurralde erkiderako ezartzen denaren antzekoa.

2022ko martxoaren 30ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege-dekretua, zeinaren bidez presako neurriak hartzen baitira Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko Plan Nazionalaren baitan. Arau horren azken xedapenetako hamabosgarrenak otsailaren 19ko HAP/290/2013 Agindua aldatzen du, gasolio profesionalaren itzulketa hilean behin egiteko, hiru hilean behin egin ordez.

Foru lurraldean ere itzulketaren aldizkotasuna hori bera izan dadin, apirilaren 9ko 121/2013 Foru Agindua aldatu beharra dago.

38/1992 Legearen 52 bis artikuluak 7. apartatuan xedatzen duenez, itzulketa egiteko prozedura Ekonomia eta Ogasun Ministerioak ezarriko du. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluaren ondorioz, ulertu behar da gaikuntza hori foru lurraldean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR