41/2018 FORU DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Hezkuntza Departamentuak proposamena egin du lanpostuak sor daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, egiturazko enplegua finkatzeko, xedea izanik lanpostu horiek Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokion 2018ko enplegu publikoaren eskaintzan sartzea.

Aldeko txostena egina du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak.

Era berean, Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen du Hezkuntza Departamentuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta maisu-maistren lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokion 2018ko enplegu publikoaren eskaintzan sartzeko.

Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko maiatzaren 30eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko lanpostu batzuen sorrera, egiturazko enplegua finkatzeko.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat.–Lanpostu batzuk sortu dira plantilla organikoan; ondotik aipatzen dira, eta zuzkidura ekonomikoa dute gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

    HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

    Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Pedagogia (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39106.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Perkusioa (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39107.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Pianoa (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39108.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Saxofoia (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39109.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Tronboia (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39110.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Tuba (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39111.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Txistua (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39112.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Biola (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39113.

    –Musikako eta Arte Eszenikoetako katedraduna. Espezialitatea: Biolina (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39114.

    –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Espezialitatea: Matematika (euskaraz). Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 39115, 39116, 39117, 39118, 39119 eta 39120.

    –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Espezialitatea: Matematika (gaztelaniaz). Hirurogei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 39121, 39122, 39123, 39124, 39125, 39126, 39127, 39128, 39129, 39130, 39131, 39132, 39133, 39134, 39135, 39136, 39137, 39138, 39139, 39140, 39141, 39142, 39143, 39144, 39145, 39146, 39147, 39148, 39149, 39150, 39151, 39152, 39153, 39154, 39155, 39156, 39157, 39158, 39159, 39160, 39161, 39162, 39163, 39164, 39165, 39166, 39167, 39168, 39169, 39170, 39171, 39172, 39173, 39174, 39175, 39176, 39177, 39178, 39179 eta 39180.

    –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Espezialitatea: Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa (gaztelaniaz). Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 39181, 39182, 39183, 39184, 39185, 39186, 39187, 39188 eta 39189.

    –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Espezialitatea: Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak (euskaraz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39190.

    –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Espezialitatea: Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak (gaztelaniaz). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 39191.

    –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Espezialitatea: Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak (euskaraz). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 39192 eta 39193.

    –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Espezialitatea: Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak (gaztelaniaz). Hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 39194, 39195, 39196, 39197, 39198, 39199, 39200, 39201, 39202, 39203, 39204, 39205, 39206 eta 39207.

    –Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Espezialitatea: Orientatzailea (euskaraz). Hogei lanpostu huts, funtzionarioen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR