40/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 26koa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

138. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 15a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 40/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 26koa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. Nafarroako Gobernuak eta EH-BILDU NAFARROA parlamentu taldeak Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorren proiektuari buruz sinatutako aurrekontu-konpromisoen akordioak, hirugarren.3 puntuan, 0-3 zikloari buruz ari dela, ezartzen du Nafarroako Gobernuak hitz ematen duela Hezkuntza Departamentuaren barruan zerbitzu bat sortuko duela inplikaturik dauden eragile guztiekin departamentuarteko lana sustatzeko, helburu hauekin: Eskubide Sozialetako Departamentuaren izenean diren haur eskolak 2021-2022 ikasturtean Hezkuntza Departamentuaren menpe egotera igarotzeko prozesua aztertzea, egiturari, langileriari, jantokiari eta abarrei buruz egin behar diren urratsak eta arau aldaketak antolatzea eta prozesu horren egutegia finkatzea.

Horrenbestez, konpromiso hori betetzeko, beharrezkoa da Haur Eskolen Zerbitzu berri bat sortzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikita, aurreko paragrafoan azaldutako jarduketak sustatu eta antolatu ahal izan ditzan.

Bestalde, Hezkuntza Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak akordio bat sinatu dute prestakuntza ziurtagarriaren, gaitasunen akreditazioaren eta erreferentzia nazionaleko zentroen gaineko eskumenak eskualdatzeko.

Eskumen eskualdaketa horrek berekin dakar Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren eginkizun eta eskudantzia batzuk aldatu beharra. Era berean, komenigarritzat jo da zuzendaritza nagusi hori berrantolatzea, egungo zerbitzu eta atalen izenak aldatzeko eta eskumenen banaketa hobeki doitzeko egungo errealitateari.

Azkenik, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikitako Ikastetxeetako Informazio Sistemen Bulegoaren eginkizunetako bat da Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren informazio sistema nuklearretatik biren bizi ziklo osoa kudeatzea (EDUCA eta EcoEduca), eta, hori dela eta, bulego horrek dimentsio handia du eta erantzukizun eta lan karga handia hartzen du bere gain. Goian azaldutako eskumenak Hezkuntza Departamentura igarotzeak eragin handia izanen du unitate horretan, eta informazio sistemak garatu beharra ekarriko du.

Horregatik guztiagatik, bulego hori atal bihurtuko da, hain zuzen, Ikastetxeetako Informazio Sistemen Arkitekturaren eta Garapenaren Atala, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari atxikita.

Hori guztia dela eta, foru dekretu honen xedea da urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua aldatzea, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren hogeita seian egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua aldatzea.

Aldatzen da urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

Bat.–II. kapitulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“II. KAPITULUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumen materialen esparrua eta egitura

8. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta hizkuntzen, artearen, kirolaren eta helduen hezkuntzaren arlokoak; zehazki, honako hauek:

–Ikasketa horiek planifikatu, programatu eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

–Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arloko jarduketak prestatu eta gauzatzea eta haien jarraipena egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

–Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

–Legeak eta erregelamenduak egiteko ekimenak aztertzea eta Hezkuntzako kontseilariari proposatzea, aipatu diren irakaskuntza guztien arloan Foru Komunitateak dituen eskumenen esparruan.

–Irakaskuntzak curriculum bidez garatzea, curriculum materialak eta irakasleei beren eginkizunak betetzen laguntzeko beste dokumentu batzuk prestatu eta banatzea, eta arlo horretako berrikuntzak eta saiakuntzak diseinatu eta garatzea.

–Berdintasun prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

–Kalitate prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

–Bai hezkuntza sistemaren bai Administrazioaren esku-hartzearen kalitate mailak hobetzea.

–Hezkuntza maila batzuen eta besteen kalitatea sustatu eta ebaluatzea, sistemen, kalitate prozesuen eta kalitatea ziurtatu, ebaluatu eta kontrolatzeko metodoen definizioa eta ezarpena bultzatuz.

–Haur Hezkuntzako lehen zikloaren eta landa eskolen gainekoak.

–Irakasleen prestakuntzarako programak eta proposamenak prestatzea eta gauzatzea.

–Bertako hizkuntzak, gaztelania eta euskara, eta atzerrikoak irakasteko programazioa, zuzendaritza nagusi honen kudeaketa esparruan.

–Eskola eta lanbide orientazioa programatzea.

–Ikasleen inklusioa lagunduko duten programak prestatu eta garatzea, aniztasunari erantzuna emanez.

–Ekitatea - berdintasuna laguntzen duten programak garatzea eta ebaluatzea.

–Helduen Hezkuntza programatu eta kudeatzea.

–Departamentuari esleitu zaion hezkuntza arloko ikuskatzailetza.

–Hezkuntzako teknologiak sustatu eta ezartzea eta Hezkuntzako IKT azpiegiturak hobetzea.

–Informazio sistemak garatzea, kudeatzea, mantentzea eta bilakatzea, erantzuna emateko Hezkuntza Departamentuaren premiei.

–Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

9. artikulua. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

  1. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua.

  2. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

  3. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetzaren Zerbitzua.

  4. Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzua.

  5. Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzua.

  6. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

  7. Haur Eskolen Zerbitzua.

    2. ATALA

    Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua

    10. artikulua. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren eginkizunak.

    Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta, berariaz, honako hauek:

    –Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

    –Ikasketen eta antolaketaren gaineko araudia prestatu eta proposatzea.

    –Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

    –Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

    –Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

    –Eskola irakaskuntzetako maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak prestatu eta eguneratzea.

    –Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

    –Kalitate prozesuak eta etengabeko hobekuntza prozesuak emeki-emeki ezartzea departamentu honen menpeko ikastetxe publikoek bikaintasuna lor dezaten.

    –Eskola erakundeetarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea.

    –Kalitate sistemak emeki-emeki ezartzea departamentu honetako kudeaketa sistemetan eta zerbitzuen gutunean.

    –Sistemak garatzea Hezkuntza Departamentuak egiten dituen zerbitzuei buruz herritarrek dituzten pertzepzio eta itxaropenak eta iradokizun, kexa eta erreklamazioak jasotzeko.

    –Enplegatu publikoak prestatu eta mailaz igotzea, haien kudeaketa etengabe hobetzeko.

    –Zerbitzuak etengabe hobetzeko egiten diren ekarpenak aitortzeko bideak garatzea.

    –Departamentuko unitateen arteko informazio sistemak hobetzea.

    –Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemaren aurreikuspenen arabera.

    –Irakasleen prestakuntza plana prestatu eta gauzatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin koordinatuta.

    –Prestakuntza arloko ildo nagusiak ezartzea, departamentuko administrazio unitate guztiek jarraitu beharrekoak.

    –Irakasleentzako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatu eta koordinatzea.

    –Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatzea eta horien jarraipena egitea.

    –Irakasleen prestakuntzarako beharrezkoak diren laguntzak emateko deialdiak egin eta kudeatzea.

    –Irakasleentzako urrutiko ikastaroak prestatu eta ematea teknologia berriei buruz, edo curriculumean teknologia berriak txertatzen dituztenak, Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalarekin koordinaturik.

    –Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea irakasleentzat, eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

    –Prestakuntzaren arloko berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotura dutenak.

    –Hezkuntza berrikuntzarako proiektu eta programak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzea.

    –Baliabide didaktikoen zabalkundea egitea eta, hala behar denean, horiek prestatzea.

    –Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

    –Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

    11. artikulua. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren egitura.

    Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

  8. Ikasketak Antolatzeko Atala.

  9. Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala.

    12. artikulua. Ikasketak Antolatzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR