394/2018 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, abenduaren 15eko 305/2015 Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu haren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta atala baino maila beheragoko unitateen egitura garatu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta atala baino maila beheragoko unitateen egitura garatu zen.

Legegintzaldia hasi zenetik, aldaketak egiten ari dira antolakuntzan, enplegu agentziak erreferente bihurtu nahi baitira enplegu zerbitzuen arloan.

Helburu hori betetzeko, besteak beste, Iruñerriko enplegu agentziak berregituratzen ari dira, Iturrondo Zentroa erreferentziagune nagusi bihurtu nahi baita enplegu eta prestakuntza zerbitzuen arloan. Zentro horretan, zerbitzu guztiak emanen zaizkie enplegua eskatzen duten pertsonei eta enpresei. Eredu berri horri esker, eskaintzen diren zerbitzuak espezializatuagoak eta banakakoak izanen dira, eta helburu izanen dute lana erreaktibatzea eta enplegu eskatzaileen enplegagarritasuna hobetzea.

Berrantolaketa honen ondorioz, zenbait bulego eta atala baino maila beheragoko zenbait unitate aldatu behar dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, 24.4 artikuluan, ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzea, unitate horiek non sartuko diren, departamentu horretako kontseilari titularrak eginen duela, foru aginduaren bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Artikulu bakarra. Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren 6., 42., 50., 55., 56., 57. eta 58. artikuluak eta VI. kapituluko 4. atalaren izena aldatzen dira, eta 5. atala erantsi zaio VI. kapituluari. Foru agindu horren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta atala baino maila beheragoko unitateen egitura garatu zen. Horiek guztiak honela idatzita geldituko dira:

    Lehena.–6. artikulua aldatzen da, eta testua honela geldituko da:

    “6. artikulua. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura.

    Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

    Kudeaketako Zuzendaritzaren mende

    Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.

    Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuaren mende

    Kontrol Administratiboaren Bulegoa.

    Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa.

    Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.

    Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa.

    Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuaren mende

    Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR