39/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena trazadura proiektu hau:

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

83. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA39/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena trazadura proiektu hau: "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)". Lurralde Kohesiorako kontseilariaren irailaren 29ko 62/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen trazadura proiektu hau: "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)".Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,AGINTZEN DUT:1. Behin betiko onestea trazadura proiektu hau: "Biribilgune bidezko bidegurutzea, NA-2310 errepidearen eta PA-30 errepideko lotura adarren artean, Arangurenen (Nafarroa)", 682.442,87 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).2. Behin betiko onestea proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Zerrenda hori eranskinean dago.3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Arangurengo Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR