39/2021 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Barañaingo 9 jabeen erkidegotarako, esp.: PIG 31.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 39/2021 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Barañaingo 9 jabeen erkidegotarako, esp.: PIG 31. Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da 392 etxebizitzatarako, 9 ataritan banatuta, Barañaingo kale hauetan:

–San Esteban kalean, 1, 3, 5, 7, 9 eta 11 zenbakiak.

–Ipar plazako etorbidean, 2, 4 eta 6 zenbakiak.

Proiektuaren bidez, inguratzaile termikoak, instalazioak eta irisgarritasuna hobetuko dira. Horretarako, aurreikusirik dago, besteak beste, lan hauek egitea: fatxada nagusietan fatxada aireztatuak jartzea; patiora jotzen duten fatxadetan SATE motako fatxadak jartzea; teilatuen isolamendua; instalazioak antolatu eta ezkutatzea; irisgarritasunaren aldetik egokitzea; berokuntzako instalazio zentralizatuak hobetzea. Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Barañaingo Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Barañaingo Udalaren parte-hartzearen betebeharra, eta proposatutako konponbide teknikoa birgaitzearen arloko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR