383/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

272. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 383/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Adingabearen Kontseiluko kideak izendatzen dituena. Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen VIII. tituluan arautu zen Nafarroako Adingabearen Kontseilua. Kide anitzeko organo gisa eratu zen, aholkularitza, parte-hartze eta kontsulta eginkizunak dituena haurrak eta nerabeak sustatu, lagundu eta babesteko arloan.

Abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen 112. artikuluak ezartzen du honako kide hauek, gutxienez ere, osatuko dutela Nafarroako Adingabearen Kontseilua:

  1. Adingabearen babesaren arloan eskuduna den departamentuko kontseilaria, Kontseiluko burua izanen dena.

  2. Adingabearen babesaren arloan eskuduna den departamentuko bi ordezkari. Horietako bat Kontseiluko buruordea izanen da.

  3. Adingabearen babesarekin eta arretarekin lotura zuzena duten gainontzeko departamentuetako ordezkari bana. Zuzendari nagusiaren kategoria izan beharko dute.

  4. Gehienez ere sei ordezkari, bat entitate bakoitzeko, adingabearen babesaren eta arretaren arloan diharduten erakunde edo elkarte nagusietakoak. Nafarroako Gobernuaren Erregistroan inskribatuta egon beharko dute, zein berean.

  5. Gehienez ere sei ordezkari, bat entitate bakoitzeko, adingabeen eskubideak defendatzeko eratutako eta kasuan kasuko administrazio erregistroetan inskribatutako elkarteetakoak.

  6. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lau ordezkari, zeinetatik hiru, gutxienez, kargudun hautetsiak izanen baitira.

    Orobat, esaten da Kontseiluko idazkariak Zuzenbidean lizentziaduna eta adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko funtzionarioa izan beharko duela, hizpidea duela baina botorik ez.

    Azkenik, adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko kontseilariak izendatuko ditu kontseiluko kideak lau urterako, ordezkatutako erakundeen proposamenak kontuan hartuta.

    Kontseiluaren agintaldiaren gehieneko epea bukatuta, eta aldaketak eginda Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu-egituran eta Eskubide Sozialetako Departamentuan berean, beharrezkoa da kide berriak izendatzea. Adierazi behar da hautapen prozesu bat egin ondoan izendatzen direla ordezkariak, adingabeak babestu eta laguntzeko elkarte edo erakundeetakoak eta adingabeen eskubideen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR