38/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 38/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak proposatu du plantilla organikoan sartzea gaur egun dauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak, Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Horretarako, lehenbizi, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan, ongi adierazita kontratatutako langile berberek beteko dituztela aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

Era berean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatu du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko maiatzaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, egiturazko enplegua finkatzeko, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, horren bidez arauak ezarri baitziren Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko.

Lehenengoa.–Lanpostu huts hauek sortzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72084 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72085 zenbakia duena.

Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza:

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72086 zenbakia duena.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–LZBko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72087 zenbakia duena.

–LZAko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Tafallako LZAn duena, eta plantilla organikoan 72088 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Agoizko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72089 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Elizondoko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72090 zenbakia.

–Erizainak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72091, 72092 eta 72093 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Ospitalegunea:

–Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72094 eta 72095 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, destinoa Elkanon dutenak, eta plantilla organikoan 72096, 72097, 72098 eta 72099 zenbakiak.

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72100 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72101 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Elkanon duena, eta plantilla organikoan 72102 zenbakia.

Tuterako Osasun Barrutia:

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Cintruénigoko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72103 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Tutera Ekialdeko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72104 zenbakia.

–Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72105 eta 72106 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72107 zenbakia duena.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Cascanteko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72108 zenbakia.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72109 zenbakia duena.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–Analisi Klinikoetako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72110 zenbakia duena.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Lodosako OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72111 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72112 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72113 zenbakia duena.

Bi.–Aurreko atalaren bidez sortzen diren lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuetako I. kapituluko partiden kontura finantzatuko dira; hain zuzen, lanpostu horiek plantilla organikoan finkatzen diren unean berean plantillatik desagertuko diren egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberen kontura.

Hiru.–Lanpostu huts horiek, aldi baterako, langile berberek beteko dituzte, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

2. artikulua. Nafarroako Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR