38/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatzen duena, bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onetsi ziren.

Era berean, irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen maila arte.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 24.4 artikuluan ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango kontseilari titularraren foru agindua beharko dela.

Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bulego mailako egitura egokitzearren, bidezkoa da araudi berria onestea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedea eta egitura orokorra

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa garatzea, bulegoen mailan eta ataletik beherako beste unitate batzuen mailan.

    2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

      Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

      –Administrazio Aferetarako Bulegoa.

      –Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

    3. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

      1. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren menpe:

        –Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoa.

      2. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren menpe:

        –Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoa.

      3. Museoen Zerbitzuaren menpe:

        –Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoa.

      4. Liburutegien Zerbitzuaren menpe:

        –Ondare Bibliografiko eta Filmografikoaren eta Lege Gordailuaren Bulegoa.

        –Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoa.

        –Informazio Baliabideen Bulegoa.

        –Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Bulegoa.

        –Prestakuntza, Sustapen eta Hedapen Bulegoa.

      5. Kultur Ekintza Zerbitzuaren menpe:

        –Kultura Herrikoiaren Bulegoa.

      6. Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalaren menpe:

        –Argitalpen Bulegoa.

    4. artikulua. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren egitura.

      Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bulego hauek ditu bere egituran:

      1. Kirolaren Zuzendariordetzaren menpe:

        –Kirola Sustatzeko Bulegoa.

        –Kirol Jokoen Bulegoa.

        –Kirol Federazioen Bulegoa.

        –Kluben eta Kirol-errendimenduaren Bulegoa.

        –Kirol Teknifikazioaren Bulegoa.

        –Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak bulego maila duten administrazio unitate hauek ditu bere egituran:

        –Laguntzako Unitate Teknikoa.

        –Ikerkuntzako Unitate Teknikoa.

        –Prestakuntzako Unitate Teknikoa.

      2. Gazteriaren Zuzendariordetzaren menpe:

        –Argibide eta Prestakuntza Bulegoa.

        –Gazte Mugikortasunerako Bulegoa.

        –Gazteen Sormenaren eta Beste Zerbitzu Batzuen Bulegoa.

        –Toki Entitateen eta Gazte Elkarteen Bulegoa.

      3. Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzaren menpe:

        –Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoa.

        –Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoa.

        –Gazteriaren Etxeen Bulegoa.

  2. KAPITULUA

    Idazkaritza Tekniko Nagusia

    1. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.

      Administrazio Aferetarako Bulegoak, Kudeaketa Administratiboaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Herritarrei argibideak eta arreta emateko zerbitzuak.

      2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistroen gaineko araudiak erregistro orokorrei esleitzen dizkien eginkizunak.

      3. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren iragarki-oholaren eguneratze eta mantentze-lanak.

      4. Dokumentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialera eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren ediktu-ohol bakarrera igortzea.

      5. Lizitazio eta esleipenen iragarkiak argitaratzea Nafarroako Kontratazioen Atarian.

      6. Egindako kontratuen berri ematea Kontratuen Erregistroari.

      7. Hitzarmenen Erregistroko inskripzioaren tramitazioa.

      8. Departamentuko espediente administratiboen tramitazioa koordinatu eta haien jarraipena egitea.

      9. Espedienteak artxibatu eta gordetzea.

      10. Dokumentuen digitalizazioa eta haien tratamendua.

      11. Langileen altak eta bajak lanorduak kudeatzeko eta absentziak eta fitxaketak kontrolatzeko aplikazioetan.

      12. Lanpostuak eta informatikako ekipoak egokitzeko eskaerak, baita telekomunikazio zerbitzuen eta Interneten gainekoak ere.

      13. Behar den guztia prestatzea departamentuaren zerbitzu administratibo eta orokorrek funtzionamendu egokia izan dezaten.

      14. Laguntza administratiboa ematea hala eskatzen duten departamentuko unitate organikoei.

        ñ) Administrazio prozedurak hobetzeko behar diren berrikuntzak proposatzea, baita zirkuitu administratiboak arrazionalizatzeko neurriak ere.

      15. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

    2. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

      Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoak, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Departamentuari lotutako gastu konpromisoak tramitatzea eta haien jarraipena egitea.

      2. Fakturen Erregistroa administratzea departamentuan, eta, hortaz, departamentuari lotutako Fakturen Erregistroaren mantentze-lanez eta koordinazioaz arduratzea.

      3. Extr@ bidetik kontabilizatutako espedienteen jarraipena egitea, baita Fakturen Erregistroarena ere, departamentuko gainerako zerbitzuen laguntzarekin.

      4. Kontu-hartzailetza delegatuarekin eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak gastua kontrolatzeko dituen organoekin koordinatzea.

      5. Azterlan edo txosten ekonomikoak egitea.

      6. Departamentuko titularrak, zuzendaritza nagusiek edo zerbitzuek proposatzen dituzten aurrekontu-aldaketak tramitatzea.

      7. Departamentuko kontabilitate-espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

      8. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, edo helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

  3. KAPITULUA

    Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Ondare Historikoaren Zerbitzua

    2. artikulua. Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoa.

      Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoak, Ondare Arkitektonikoaren Atalari atxikita, honako eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Ondare arkitektonikoaren obra proiektuak prestatzea eta zuzendari lana egitea.

      2. Ondare arkitektonikoaren eraikinetako proiektuak eta obrak gainbegiratzea eta kontrolatzea.

      3. Nafarroako Gobernuaren momumentuen kontrola eta mantentze-lana.

      4. Ondare arkitektonikoaren gaineko informazio, komunikazio, hedapen eta kudeaketa lanak koordinatzea, programa berekien bidez edo eskumena duten gainerako organoekin lankidetzan.

      5. Ondare arkitektonikoari buruzko gaietan aholkularitza eta laguntza teknikoa ematea, koordinazio administratiborako organoetan parte hartzearen ondorioz behar denean.

      6. Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoaren urteko memoria erredaktatzea.

      7. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

    3. ATALA

      Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua

    4. artikulua. Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoa.

      Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoak, Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Dokumentuak eta artxiboak kudeatzeko programa administratzea.

      2. Dokumentuak eta artxiboak kudeatzeko programaren garapena zehaztu eta koordinatzea.

      3. Departamentuko artxibo unitateetan kudeaketa programaren garapena sustatu eta gainbegiratzea.

      4. Administrazio unitateei laguntza teknikoa ematea dokumentuak eta artxiboak kudeatzeko programa ezartzeko orduan.

      5. Dokumentuak eta artxiboak kudeatzeko programari buruzko prestakuntza ematea.

      6. Artxibo digitalarekin integratzeko eboluzio beharrak definitzea.

      7. Nafarroako Atarian (artxiboak) informazioa sartzeko lanak koordinatzea eta eguneratzea.

      8. Langileen Atarian (intranet) gehiago jakitearen gaineko atalaren barruan dagoen Administrazioaren Artxiboaren informazioa eguneraturik mantentzea.

      9. Nafarroako Artxiboen Mapari eta Erroldari buruzko informazioa koordinatzea eta eguneratzea.

      10. Atalean egiten diren jardueren gaineko estatistikak koordinatzea.

      11. Dokumentuen digitalizazioa eta sisteman nola sartzen diren planifikatzea eta kontrolatzea.

      12. Biltegiko gordailuak kudeatzea eta dokumentazio fisikoaren instalazioa gainbegiratzea.

      13. Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoaren urteko memoria erredaktatzea.

      14. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere esku uzten diren guztiak.

    5. ATALA

      Museoen Zerbitzua

    6. artikulua. Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoa.

      Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoak, Nafarroako Museoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Gelako zaindarien funtzionamendua eta txandak antolatu eta kontrolatzea.

      2. Segurtasunaren eta Segurtasun Sistemen Zainketa Zerbitzua koordinatzea.

      3. Bisitarien sarrera eta dendako salmentak kontrolatzea.

      4. Ekitaldi eta ospakizunen azpiegitura prestatzea.

      5. Nafarroako Museoaren mantentze-lanak koordinatzea.

      6. Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoaren urteko memoria erredaktatzea.

      7. Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

    7. ATALA

      Liburutegien Zerbitzua

    8. artikulua. Ondare Bibliografiko eta Filmografikoaren eta Lege Gordailuaren Bulegoa.

      Ondare Bibliografiko eta Filmografikoaren eta Lege Gordailuaren Bulegoak, Nafarroako Liburutegiaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Nafarroako ondare bibliografikoa eta filmografikoa antolatu, katalogatu, zaharberritu, aztertu eta zabaltzea.

      2. Nafarroako ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa prestatzea, Espainiako ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboarekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR