37/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 238 eredua,

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

37/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 238 eredua, "Plataforma-operadoreek informazioa emateko aitorpen informatiboa". Urriaren 26ko 17/2023 Foru Legeak hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria erantsi dio Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrari, honako zuzentarau honen transposizioa egiteko: Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentaraua (DAC 7), fiskalitatearen arloko lankidetza administratiboari buruzko 2011/16/EB Zuzentaraua aldatzen duena. Xedapen gehigarri horretan informazioa emateko betebehar berri bat ezartzen zaie plataforma digitalen operadoreei.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62 ter artikuluak garatzen du informazioa emateko betebehar berri hori (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori). Horren arabera, informazioa ematera behartuta dauden plataforma-operadoreek zerga administrazioaren aurrean aitortu beharko dute operatzeko baliatzen duten plataformaren bidez garatutako jarduerari buruzko informazio jakin bat.

Plataforma horren bidez, "saltzaileak" harremanetan jar daitezke beste erabiltzaile batzuekin "beharrezko jarduera" bat egiteko, zuzenean edo zeharka, erabiltzaile horientzat. "Beharrezko jarduera" horri lotutako "kontraprestazio" baten bilketa eta ordainketa egiteko edozein modalitate ere barne sartzen da.

Espainiako zerga-administrazioak lortzen dituen datuak Europar Batasuneko gainerako estatuekin trukatzen ahalko dira; horretarako, "informazio betebeharra duen saltzaileak" zer estatutan duen egoitza, estatu horretara jo beharko da. Horrez gain, ondasun higiezinen errentamenduaren edo aldi baterako erabilera lagapenaren kasuan, ondasun higiezinak non dauden, estatu horri igorriko zaio informazioa.

"Informazio betebeharra duten plataforma-operadoreek" Espainiako zerga-administrazioari aurkeztu beharko diote aitorpena, baldin eta aplikatzekoa den araudiaren arabera Espainian erregistratu badira.

Bestetik, "informazio betebeharra duten plataforma-operadoreek" Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztuko dute aitorpena, baldin eta hala badagokie Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluaren arabera.

Betebeharraren xede-esparruari dagokionez, operadoreek esku-hartzen duten eragiketei buruzko zenbait datu komunikatu beharko dituzte, hala nola: operadoreen eta saltzaileen identifikazio-datua, horiek gauzatzen dituzten jarduerak, kontraprestazioa eta hura kobratzeko erabilitako finantza kontuen identifikazioa, tributuak, komisioak, tarifak eta operadoreak atxikitako edo kobratutako beste zenbateko batzuk.

Azkenik, informazioa emateko betebeharrerako epea zehazten da: "saltzailea" zer urtetan identifikatu den "informazio betebeharra duen saltzaile" gisa, hurrengo urte naturaleko urtarrila.

Nolanahi ere, ezartzen da 2023. urteari dagozkion aitorpen informatiboak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen dela, foru agindu honek indarra hartzen duenetik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu hau premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioen arabera egin da.

Horregatik guztiagatik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62 ter artikuluak emandako gaikuntzarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 238 ereduaren onespena.

Onesten da 238 eredua, "Plataforma-operadoreek informazioa emateko aitorpen informatiboa", formatu elektronikokoa; eranskinean ageri den edukia izanen du.

2. artikulua. 238 eredua aurkeztu behar dutenak.

1. 238 eredua aurkeztu behar dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR