37/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da sozietateen gaineko zergaren autolikidaziorako 220 eredua zerga-kontsolidazioaren araubidearen bidez tributatzen duten talde fiskalentzat, 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitako zergaldietarako, eta aitorpenak aurkezteko arauak ematen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2017ko urtarrilaren 1ean Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeak indarra hartu zuenez, zerga-kontsolidazioaren araubidea, gaur egun, aipatu foru legearen VIII. tituluko VII. kapituluan araututa dago. Araubide honi dagokionez, 26/2016 Foru Legeak dakarren berrikuntza nagusia aipatu araubidea entitateen kapitalean edo funts berekietan dagoen partaidetzaren balio adierazgarrien galeren tratamendu fiskalera egokitzea da, baita finantza-gastuen kengarritasunerako sartutako muga gehigarrira ere.

Aipatu legearen 99.1 artikuluan zehazten da ezen, talde fiskalak, tributazio araubide hori aukeratzen dutenean, zergaren zergaduntzat hartuko direla.

Aipatu foru legearen 99.2 artikuluak xedatzen du talde fiskalaren entitate ordezkariak zerga-kontsolidazioaren araubideak sortutako zerga arloko betebehar materialak eta formalak bete beharko dituela eta talde fiskalaren entitate ordezkaria entitate nagusia izanen dela Espainiako lurraldeko egoiliarra denean, edo talde fiskalak izendatzen duen entitatea, entitate nagusia izateko baldintzak betetzen dituen eta Espainiako lurraldeko egoiliarra den entitaterik ez dagoenean taldean.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan tributuen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen ugaritzeari eta hobetzeari heltzen die, alde batetik zergapekoek errazago bete ahal izateko zerga-betebeharrak (bai materialak bai formalak), eta bestetik, errespetatzeko haien eskubideak eta bermeak, eta, azkenik, tributuen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotzeko.

Beraz, Nafarroako Zerga Ogasunak aitorpenen aurkezpen telematikoaren arloan duen esperientziaren arabera, eta kontuan izanik zergapekoek gero eta gehiago eskatzen dutela teknologia berriak erabili ahal izateko aukera Zerga Administrazioarekin dituzten harremanetan, xedatzen da, aurreko ekitaldietan bezala, bide telematikoa izan dadila sistema bakarra 220 eredua aurkezteko, foru agindu honen bidez onesten den eredua, hain zuzen ere.

Foru agindu honetan Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen dira. Gainera, zehazten dira Nafarroako Zerga Ogasunak prestatu duen laguntza programa erabiltzen ez duten zergapekoek bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategiek eduki beharreko erregistro diseinuak. Aipatutako erregistroen diseinuak Nafarroako Zerga Ogasunaren web-orrian zehazten dira, Interneteko helbide honetan: http://www.hacienda.navarra.es.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren arabera bi administrazioei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR