36/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana,

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

147. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 14a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK 36/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, "Nafarroako Inbertsio Institutua sozietate mugatua" sozietate publikoaren estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzea xedatzen duena. Nafarroako Gobernuak, 2022ko maiatzaren 11n egindako bilkuran, baimena eman zion "Enpresa Korporazio Publikoa sozietate mugatua" sozietateari erantzukizun mugatuko sozietate bat eratzeko, "Nafarroako Inbertsio Institutua sozietate mugatua" izenarekin, eta erabakian sozietatearen estatutuak sartu zituen –gero, 2022ko maiatzaren 25eko Erabakiaren bidez aldatu zituen horiek–.Estatutuak onartu ondoren, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 108. artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atarian argitaratu behar dira.Horrenbestez,AGINTZEN DUT:Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzea "Nafarroako Inbertsio Institutua sozietate mugatua" sozietate publikoaren estatutuak, foru agindu honen eranskinean agertzen direnak.Iruñean, 2023ko ekainaren 23an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García."NAFARROAKO INBERTSIO INSTITUTUA SOZIETATE MUGATUA"SOZIETATE PUBLIKOAREN ESTATUTUAKI. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK1. artikulua. Izena.Sozietatearen izena "NAFARROAKO INBERTSIO INSTITUTUA SOZIETATE MUGATUA" izanen da, eta Nafarroako Gobernuak ekonomiaren sektore estrategikoetan duen parte hartzea egituratzea izanen du helburu, enpresei eta erakunde publiko zein pribatuei finantza baliabideak emanez.2. artikulua. Araubide juridikoa.Estatutu hauen arabera jardunen du sozietateak, eta haietan aurreikusi gabekoetan eta nahitaez bete beharrekoetan, Kapital Sozietateei buruzko Legearen eta aplikagarriak diren gainerako xedapenen arabera.3. artikulua. Egoitza soziala.Sozietateak Iruñeko (Nafarroa) Nafarroako Gorteak kaleko 2 zenbakian du egoitza eta, administrazio kontseiluaren erabakiaren bidez, filialak, sukurtsalak, ordezkaritzak, agentziak eta gordailuak sortzen ahal ditu edozein lekutan.4. artikulua. Iraupena.Sozietatea iraupen mugagaberako eratzen da, eta sozietatea eratzeko eskritura egilesten den egunean bertan hasiko dira haren eragiketak.5. artikulua. Sozietatearen helburua.Sozietatearen helburua hauxe da:1. Pertsona juridikoei finantza laguntza ematea, norbere kontura, eta, horretarako, maileguak (partaidetzazkoak edo ez), kredituak, abalak eta fidantzak ematea edo sozietateak parte hartzen duen erakundeek jaulkitako errenta finkoko tituluak harpidetzea.2. Norbere kontura parte hartzea, dela harpidetzaren bidez, dela sozietateen kapitala ordezkatzen duten tituluak bereganatuz edo eskuratuz, bai eta titulu horiek edukitzea eta gozatzea ere, eta ondoren, edozein negozio juridikoren bidez, hirugarrenei eskualdatzea.3. Inbertsio proiektuak sustatzea; horretarako, edozein motatako funtsak (higigarriak, bermekoak edo arrisku-kapitalekoak izan) sustatzea eta haietan parte hartzea, bai eta sustapen sozietateetan, arrisku kapitaleko sozietateetan eta arrisku kapitaleko kudeatzen duten erakundeetan ere, eta enpresei baliabide ekonomikoak ematen dizkieten arrisku kapitaleko funts edo sozietate publiko edo pribatuekin lankidetzan aritzea.Jarduera nagusiaren Ekonomia-jardueren Sailkapen Nazionala 64 da: finantza zerbitzuak, aseguruak eta pentsio funtsak izan ezik.Sozietatearen helburutik kanpo geratzen dira berariazko legeriaren bidez pertsona edo erakunde jakin batzuei esklusiboki esleitzen zaizkien jarduerak, edo sozietateak betetzen ez dituen baldintzak bete behar dituztenak.Legeak eragiketa batzuk hasteko edozein lanbide kualifikazio edo lizentzia eskatzen badu, edota erregistro berezietan inskribatzea, eragiketa horiek eskatutako lanbide kualifikazioa duen pertsona batek bakarrik egiten ahalko ditu, eta baldintza horiek betetzen direnetik soilik.Sozietatearen helburua osatzen duten jardueretako batzuk, nolabait, profesionalen berezko jarduerak badira, titulu ofiziala behar dutelako eta elkargoko kide egin behar direlako, ulertuko da sozietateak, jarduera horiei dagokienez, bitartekotza sozietate edo bitartekotza gisa jardunen duela, eta ez zaiola aplikatuko lanbide sozietateei buruzko martxoaren 15eko 2/2007 Legearen araubidea.Sozietatearen helburua osatzen duten jarduerak osorik edo partzialki zeharka garatzen ahalko ditu sozietateak, helburu bera edo antzekoa duten sozietateetako partaidetza sozialen edo akzioen titulartasunaren bidez, edo hirugarrenekin lankidetzan.II. KAPITULUA.–KAPITAL SOZIALA. PARTAIDETZA SOZIALAK6. artikulua. Kapital soziala eta partaidetzak.Kapital soziala –guztiz ordainduta dago– ehun mila eurotan finkatzen da, eta ehun partaidetza sozialetan banatzen da. Bakoitzak mila euroko balio nominala du, eta 1etik 100era zenbakituta daude, biak barne.Partaidetzak zatiezinak eta metagarriak dira. Ez dira balore negoziagarriak izanen, ezin dira tituluen edo kontuko idatzoharren bidez ordezkatuta egoten ahalko, eta ez dira "akzio" deitzen ahalko.Legean aurreikusitako moduan ebatziko da partaidetzen gaineko eskubideen jabekidetasuna eta titularkidetasuna, bai eta partaidetza horien gozamena, bahia edo enbargoa ere.7. artikulua. Borondatezko transmisioa.Honako arau hauek mugatzen dute partaidetzen salmenta edo lagapena:a) Partaidetzak eskualdatzeko asmoa duen bazkideak idatziz jakinarazi beharko dio administrazio kontseiluko lehendakariari; hartara, horrek jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean gainerako bazkideei jakinarazi ondoren, bazkideek hurrengo hogeita hamar eguneko epean erosteko aukera izan dezaten. Erosle bat baino gehiago badago, haien artean banatuko dira, bakoitzak duen partaidetzaren proportzioan.b) Bazkideetako batek ere ez badu lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzen, sozietateak besterendu nahi diren tituluak eskuratzen ahalko ditu, aurreko epea amaitu ondoko hogeita hamar eguneko epean.c) Ez bazkideek ez sozietateak ez badute lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzen, partaidetzen titularrak askatasunez eskualdatzen ahalko ditu, legez ezarritako baldintzak betez.III. KAPITULUA.–ORGANO SOZIALAK8. artikulua. Organo sozialak.Sozietatearen administrazioa eta ordezkaritza honako hauei dagokie, nork bere eskumenen esparruan:1. Batzar orokorra.2. Administrazio kontseilua.9. artikulua. Batzar orokorra.Bazkideek, behar bezala deitu eta eratutako batzar orokorrean bilduta, estatutu hauetan ezarritako gehiengoen bidez eta, hala badagokio, legeak ezarritakoen bidez erabakiko dute batzarraren eskumeneko gaietan. Bazkide guztiak, baita disidenteak eta ez daudenak ere, batzar orokorrak baliozkotasunez hartutako erabakien mende egonen dira. Salbu geratzen dira legean ezarritako banantze eta aurkaratze eskubideak.10. artikulua. Batzar motak. Batzarrak nahitaez deitu behar izatea.Batzar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR