36/2021 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Atarrabiako 16 jabeen erkidegotarako (“Plazas Rojas” izenekoak), esp.: PIG 28.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

232. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 36/2021 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Atarrabiako 16 jabeen erkidegotarako (“Plazas Rojas” izenekoak), esp.: PIG 28. Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da 128 etxebizitzatarako, 16 ataritan banatuta, Atarrabiako “Plazas Rojas” izenekoetan. Hauek dira:

–Agustin Garcia Bordel kalean, 2, 4, 6, 8, 10 eta 12 zenbakiak.

–Joaquín Puy kalean, 1, 3, 5, 7, 9, 11 eta 13 zenbakiak.

–Kapanaburua kalean, 1 eta 3 zenbakiak.

–Ricardo Bel kalean, 1 zenbakia.

Proiektuaren bidez, inguratzaile termikoa eta instalazioak hobetuko dira. Horretarako, aurreikusita dago, besteak beste, fatxada aireztatua jartzea arroka-artilezko isolamenduarekin eta zeramikazko akaberarekin kanpoaldean; plazetara jotzen duten fatxadetan SATE akabera jartzea arroka-artilezko isolamenduarekin; teilatuak hobetzea; isolamendu termikorako baldintzak betetzen ez dituen kanpoko zurajea aldatzea; 46. poligonoko berokuntza sarearen efizientzia termikoa hobetzea; irisgarritasunerako moldatzea; bai eta berdegune txiki batzuk sortzea eta zenbait jardueratarako guneak egokitzea ere (haurrentzako jolastokiak, kirol eta jostetarako eremuak...)

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Atarrabiako Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Atarrabiako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR