36/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak finkatzen dituena, 2021-2022 ikasturterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 36/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak finkatzen dituena, 2021-2022 ikasturterako. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak ezartzen dituen otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuaren 2. artikuluak prezio publikoen bidez finantzatzen ahal diren zerbitzuak eta jarduerak zerrendatzen ditu. Horien artean daude derrigorrezkoa ez den irakaskuntza ematen duten ikastetxeen zerbitzuak, beren eskola jardueren ondorio direnak.

Hezkuntza Departamentuari dagokio, bere menpean izanik, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza mailetan ematen diren zerbitzuen tarifak ezartzea eta eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz, honako hau

AGINTZEN DUT:

1.–Derrigorrezkoa ez den irakaskuntza ematen duten Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeen zerbitzuen tarifak finkatzea, 2021-2022 ikasturterako, zenbateko hauen arabera:

1. Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala:

–Espedienteak irekitzea: 29,53 euro.

–Ikastaro osoa: 53,22 euro irakasgai bakoitzeko.

–Gainditu gabeko irakasgaiak: 62,09 euro.

–Musikako lanbide ikasketetan sartzeko probak: 18,64 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 11,99 euro.

–Lanbide titulua eskuratzeko proba: 106,64 euro.

–Jabetza intelektualeko eskubideak: 6,27 euro.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa:

–Goi mailan sartzeko probak: 61,79 euro.

–Lehen matrikula: 18,54 euro kreditu bakoitzeko.

–Espedientea irekitzea: 26,51 euro.

–Zerbitzu orokorrak: 10,78 euro.

–Ondorengo matrikulak: 25,20 euro kreditu bakoitzeko.

–Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,08 euro irakasgai bakoitzeko.

–Jabetza intelektualeko eskubideak: 6,47 euro.

3. Dantza eskola.

3.1. A eta B hastapena (6 eta 7 urteko haurrak):

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Sarrera-proba: 7,56 euro.

–Dantzan ikasten hasteko ikastaro osoa: 149,99 euro.

3.2. Oinarrizko maila:

–Lehen inskripzioa: 34,67 euro.

–Sarrera-proba: 7,56 euro.

–Oinarrizko mailako ikastaro osoa: 182,04.

3.3. Erdi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR