36/2020 FORU DEKRETUA, ekainaren 3koa, zeinaren bidez aldatzen baita maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretua, Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 36/2020 FORU DEKRETUA, ekainaren 3koa, zeinaren bidez aldatzen baita maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretua, Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duena. ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 7.16 artikuluan, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskudantzien artean dagoela ohore eta goresmen sariak ematea, berariazko araudiari jarraikiz.

Bestalde, Nafarroako Urrezko Domina, Nafarroako Foru Komunitateko saririk gorena, duela hamarkada batzuk sortu zen, eta, geroztik, araudi bat baino gehiago izan ditu; horietako azkena, Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duen maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuan ezarritakoa da.

Ikusirik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura berria, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak finkatua, eta ikusirik abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, eta urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, beharrezkoa da aldatzea Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duen maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretua, arau horiek ezarritako egungo eskumen esparruari egokitzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko ekainaren hiruan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duen maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 1. apartatua aldatzen da. Honako testua izanen du:

“1. Oro har, erakundeekiko harremanen arloan eskumena duen departamentuko titularrak deialdi publiko bat onetsiko du urtero, urriaren 1a baino lehen, Nafarroako Urrezko Domina emateko proposamenak aurkez daitezen”.

2. artikulua. Nafarroako Urrezko Domina ematea arautzen duen maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR