36/2019 FORU DEKRETUA, apirilaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Departamentuak proposatu du euskaraz jakiteko eskakizunak ezartzea. Aldaketa eta eguneraketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 3ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Lanpostu elebidunak eta haien euskarazko jakite-maila ezartzea Hezkuntza Departamentuan.

  1. –ILZko zuzendari lanpostu elebidun bat zehazten da, euskarazko C1 jakite-mailarekin, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta plantilla organikoan 32334 zenbakia duena.

  2. –Hamar lanpostu elebidun zehazten dira, euskarazko C1 jakite-maila dutenak, ILZko aholkulari lanposturako, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikiak eta 30409, 30593, 31836, 31950, 32489, 32504, 34419, 34701, 39104 eta 39105 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR